EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Herri kirol jaialdia Gautegiz-Arteagan
Bizkaiko Trontza Mistoa eta Harrijasotze Promozioa Txapelketak jokatu ziren pasa den igandean
Osasuna – Eibar, otsailaren 7an
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida izango da
2021eko Kobaz Koba Traila, bertan behera
Otsailean zen jokatzekoa Zestoan Kobaz Koba 2021 Traila, baina proba ez jokatzea erabaki dute antolatzaileek osasun egoeraren ondorioz