EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Lesakako III.Mendi Lasterketa bertan behera
Martxoaren 6rako prestatzen ari zen, baina Nafarroako Gobernuak ezarritako neurri murriztaileak direla eta azkenean ez da aurten egiterik izango
Mikel Astiz eta Idoia Eraso nagusi Altsasuko I. Duatloi Krosean
Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa ere izan zen lasterketan 66 duatletek hartu zuten irteera
Aiztondo Klasikaren edizio berria, datorren martxoaren 14an
Iazko etenaldia eta gero, laster izango dugu amateur kategoriko txirrindularitza froga ezagunaz gozatzeko aukera