EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic 2-2 Osasuna
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida. Osasuna-Reala izango da hurrengo norgehiagoka, maiatzaren 23an.
Hasia da Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa
Zortzi talde arituko dira txapelaren bila bi multzotan banatuta, finala abuztuaren 7an izango delarik
Osasuna-Reala, maiatzaren 23an
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hogeigarren partida izango da