EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Emakumeen Segurako saria lehiatu zen pasa den igandean
Izaro Oliveirak lehenengo proban eta Alice Coutinhok bigarrenean lortu zituzten garaipenak
Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri sailkapena zaildu zaie
Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partidu jokatu ziren Erremontari saioaren barruan
Zuiako Duatloia irabazi dute Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentesek
Probari ekiteko, 14 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste 7 kilometro korrika