EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatu ziren Getarian
Adimen urritasuneko finalean Sagarmendi-Arizkorreta eta Gurpil aulkiko finalean Altuna-Lizaso izan dira txapeldunak
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu dute Leaburun
Xuban Kañamares V.a, Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia hurrengo faserako sailkatu ziren
Beti Gazterentzat Nafarroako launakako sokatira txapelketako azken bi txapelak
Bi jardunaldiak lehiatu ostean Lesakako emakumeek 235 kilokoan eta gizonezkoek 300 kilokoan garaile izan ziren