EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Juanenea eta Zubiri lehenengo kanporatuak
Emaitzak: Urrutia II.a-Barrenetxea 30 Juanenea-Zubiri 23 eta Urriza-Zaldua 30 Segurola-Larrañaga 28
Gaztedi A taldeak irabazi du 680 kiloko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Kategoria honi zegozkion hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 18 puntu eskuratu ditu, Goiherrik 15 eta Gaztedi Bk 12
Nafarroako Foru Erkidegoko txapelketa abian da
Emakumeen Paleta maratoi batek eman dio hasiera lehiaketari Ziordian