EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketako eskuzko kanporaketak jokatu dira
Mendabian eta Lodosan jokatu zituzten asteburuan lehen kanporaketak
Urrezko Aizkolarien finalerdia jokatu zen igandean Gasteizen
Patxi Mindegia, Hodei Ezpeleta eta Oier Kañamares IV.ak lortu zuten finalerako txartela
Loitegi eta Goikoetxea nagusi Oriamendi Eskolako txapelketan
Finalean 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo eta merezimendu osoz irabazi dute txapela