EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean
Hirugarren eta laugarren postua zehazteko lehian, Holandari 6-1 irabazi ondoren
Lehen eguna eta lehenbiziko tituloa Euskal pilota selekzioarentzat
Europako azpi-txapelketa bat lortu du Emakumezkoen Joko Internazionala espezialitatean
Euskal Selekzioa junior mailako Europako txapelketan arituko da
Joko zuzenen lehiaketa honetan beste bost herrialde lehiatuko dira; Italia, Belgika, Ingalaterra, Valentzia eta Herbehereak