EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Getxoko Punta Galea Challengeko XV. olatu handien txapelketa aurkeztu dute
Datorren azaroaren 1ean, astelehenean, zabalduko da surf-txapelketaren itxarote-denbora.
Beteranoen padel Euskal Selekzioa, Europako Txapelketan
Selekzio nazionalen arteko txapelketaz gain, bikotekako txapelketa ere lehiatzen ari da
Osasuna – Reala, igandean
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren laugarren partida izango da. Sadar futbol zelaian jokatuko da, 18:30etan hasita