EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Elite World 2021 One Wall Txapelketa jokatu da Valentzian
Euskal Herria ordezkatuz, Miren Larrarte txapeldunorde geratu da eta Lur Ziarrustak brontzezko domina eskuratu du
Beti Gazteko emakumeek irabazi dute Euskal Herriko launakako sokatira txapelketa
Datorren azaroaren 27an lehiaketa mistoaren txanda izango da Berriozarren, 280 kiloz azpiko kategorian
Iker Vicente eta Karmele Gisasola, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako garaile
Vicentek iazko garaipena errepikatu zuen eta Gisasolak emakumezkoen lehendabiziko garaipena eskuratu du