EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da
Euskal Herriko launakako txapelketa mistoa irabazi du Beti Gaztek
290 kiloko kategoriako 21 urtez azpiko txapelketan berriz, Goiherri A taldea izan zen txapelduna
Osasuna – Athletic, urtarrilaren 3an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren seigarren partida izango da. Sadar futbol zelaian jokatuko da, 21:00etan hasita