EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Pebet Memorialaren finala erabakita geratu da
Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu iritsi dira urtarrilaren 2an jokatuko den finalera
Lointek Gernikak garaipen ikusgarria lortu du Mersinen aurkako partidan
Datorren asteazkenean erabakiko da kanporaketa eta gernikarrek 24 puntuko abantailarekin ekingo diote neurketari
Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu
44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan