EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Larunbat honetan egin da Euskadiko Eski Alpino Txapelketako lehen proba
Iñigo Martinez de Albornoz eta Nahia Quincoces gailendu dira Kandantxuko gaueko kronoesprintean
Alaves 0-0 Athletic
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zazpigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zortzi punturekin. Reala dago bigarren, bostekin.
Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia
Arkaitz Jauregi izan zen bigarrena, eta Eneko Saralegik osatu zuen podiuma