EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Ansa II.a izango da Urrizaren aurkaria Iparlur Masterseko finalaurrekoan
30-17 irabazi zion Goikoetxea V.ari erremonteko Iparlur Mastersaren atarikoan
Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia lehiatu zen Leitzan
Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain nagusitu ziren Larrañaga eta Izeta VI.aren aurka
Beti Gazteko emakumeek 540 kiloko Euskal Herriko txapela jantzi dute
Gizonezkoen 600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia ere jokatu zuten, non Laukizko Gaztedi taldea nagusitu zen