EUSKAL PILOTA
Arrizabalagak eta Gamindek Binakako Master finalerdietarako txartela lortu dute
Oraindik txapelketa hasi besterik ez dela egin genezake, baina Olatz Arrizabalagak eta Enara Gamindek binakako Master LABORAL KUTXA txapelketa honetan oso serio doazela berretsi zuten iragan asteburuan Ormaiztegin, Miriam Arraiza eta Itxaso Erasuni 22-4 irabazita, pilota mistoko elite mailako finalerdietarako txartela eskuratu zutelarik. Lehen jardunaldian Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka maila handia erakutsi ostean, Zubipe pilotalekuan honakoan, partida oso handia jokatuta, aukerarik txikiena ere ez zieten eman euren aurkariei.
Baina ez da eliteena Goierriko herrian ikusi ahal izan zen emakumezkoen esku pilota partida bakarra izan, aniztasuna, egoera desberdinetara moldatzeko gai diren txapelketak eskaintzea baita Master Cup zirkuituaren ezaugarririk nabarmenetako bat eta pilota goxoarekin aritzen den txapelketako kanporaketak ere jokatu ziren Ormaiztegin. Triangularra jokatuta, Edurne Carretero-Alaia Ruiz de Infante izan ziren hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu zuten pilotariak.
Txapelketaren hurrengo jaialdia ere Goierrin jokatuko da, Seguran hain zuzen ere, hurrengo igandean, otsailak 27, goizez.
EMAITZAK
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa
Igandea, 2022-02-20 Ordua: 11:00 Zubipe pilotalekua, Ormaiztegi
Lehenenengo triangularra, goxoa gazteak bikote sailkatua: Edurne Carretero – Alaia Ruiz de Infante
Eskuz binaka pilota mistoa elite: Olatz Arrizabalaga – Enara Gaminde 22 Miriam Arraiza – Itxaso Erasun 4
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa
Laboral Kutxa Masterreko Binakako txapelketaren VI. edizioan 42 bikote arituko dira lehian, 30 pilota goxoarekin eta 12 mistoarekin. Azken urteetan egin den bezala, txapelketa bi maila nagusitan banatuko da erabili beharreko materialaren arabera: pilota goxua eta pilota mistoa. Eta horien barruan beste bi talde: gazte eta senior mailak pilota goxuan eta promozio eta elite mailak mistoan. Ohi bezala, bikote gehienak pilota goxoarekin arituko dira, 30 bikote, eta 12 pilota mistoarekin
Jaialdirik gehienak Gipuzkoan jokatuko dira: Txorierritik abiatuta, Gabiria, Elduain, Ormaiztegi, Segura, Asteasu, Legazpi, Lezo –bertan jokatuko dira finalerdiak- eta Irun bisitatuko ditu aurtengo Master Laboral Kutxako edizioak, txapelak martxoaren 27an Irungo Uranzu pilotalekuan hirugarren urtez jarraian egingo den final nagusian banatuko direlarik.
Apirilaren 4an, Irunen, Eskuz Binakako Masterraren finala
Belaunaldi eta estilo ezberdinen arteko talka emango da datorren igandeko final handian
Bizkaia Torneoaren lehen jardunaldia jokatu da
Fusto eta Del Riok 3-1 irabazi zieten Ibarguren eta Urrutiari eta Gaubeka-Gordon bikotea 3-2 nagusitu zen Necol eta Cambosen aurrean
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendi Torneoko finalean, Goikoetxea V.a eta Labakari 26-40 irabazi ondoren