ARRAUNA

Arraun Lagunak eta Orio, garaile Lekeition

by | 2022/06/07

Argazkiak: Donostiarra

Traineru estropaden denboraldia abiatzear da eta aurrerapen gisa igandean Lekeitioko estropadak jokatu zituzten, bertan emakumezkoen XI. Lekeitioko ikurriña eta gizonezkoen XLIII. Lekeitioko Ikurriña lehiatu zirelarik goizeko 11:00etatik aurrera.

Lekeitioko Bandera izaten da aurrera begira pista gehien ematen dituen hitzordua eta traineru indartsuenen potentziala neurtzeko erakusleiho ezinhobea, eta halaxe suertatu zen honakoan ere, berdintasuna izan zelarik ezaugarririk nagusiena.

Gizonezkoen lehian, Oriok eta Hondarribiak ohorezko txanda zirraragarria bizi izan zuten, euren aurkari guztiak baino askoz gehiago izan zirelarik eta haien arteko lehia ezin orekatuagoa izan zelako. Azkenean, Orioko trainerua nagusitu zen segundo bat baino gutxiagoko aldearekin. Hirugarren postua, segundo bakarrera, Urdaibairentzat izan zen, bigarren txandan aurkariak txikitu baitzituen. Bestalde, Ondarroa eta, batez ere, Zierbena ez ziren espero zen mailan egon eta zortzigarren eta bederatzigarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Bestalde, emakumezkoen estropadan, Arraun Lagunak-ek eta Oriok jarraipena eman zioten iaz erakutsitakoari, eta aurkariak baino askoz gehiago izan ziren. Hori bai, oraingoan donostiarrek erdietsi zuten garaipena, tarte estuagatik bada ere.

Gizonezkoak

  1. Orio 19:56,03
  2. Hondarribia 0,29″ra
  3. Urdaibai 1,62″ra
  4. Donostiarra 12,65″ra
  5. Isuntza 18,72″ra
  6. Getaria 20,93″ra
  7. Kaiku 22,38″ra
  8. Ondarroa 34,12″ra
  9. Zierbena 44,92″ra
  10. Santurtzi 50,23″ra
  11. San Juan 55,64″ra
  12. Zarautz 1:01ra

Emakumezkoak

  1. Arraun Lagunak 10:45,12ra
  2. Orio 0,31″ra
  3. Donostiarra 13,78″ra
  4. Hondarribia 30,93″ra
  5. Tolosaldea 31,57″ra
  6. Deusto 38,92″ra
  7. Hibaika 46,55″ra
  8. Ondarroa 56,70″ra
KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n

KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n

Data horretan hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, eta abuztuaren 30ean amaiera emango zaio Castro Urdialesen egingo den estropadarekin