HERRI KIROLAK
Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea nagusitu da Bizkaiko Herri Kirol Ligan
Gautegiz – Arteagan, Arratzuko Piratak HKT izan zen Txapelduna Bizkaiko Herri Kirol Ligako txapelketan
Pasa den igandean, martxoak 21, Gautegiz Arteagan lehiatu zuten Bizkaiko Herri Kirol Ligako Txapelketa jardunaldi bakarrera, eguerdiko 12:00tan hasita.
Bertan, Busturialdeko Piratak Herri Kirol taldeak 21 minutu eta 41 segundoko markarekin lortu zuen txapeldun izatea. Ondarroa geratu zen txapeldunorde, 23 minutu eta 8 segundo eginda. Mallabia (23 minutu eta 46 segundo) eta Getxo (25 minutu eta 36 segundo) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Talde Partehartzaileak honakoak izan ziren:
PIRATAK HKT: Naroa Arrieta, Xabat Erleaga, Aritz Martin, Salva Erleaga, Inhar Urruzuno, Beñat Obieta eta Iraide Gezuraga.
ONDARROA: A. Etxebarria “Ureta”, Andoni Zubiaurre, Uxue Ansorregi eta Mikel Agirre.
MALLABIA: Karmele Gisasola “Zelai III.a”, Jesus Gisasola “Zelai II.a”, Jon Gisasola “Zelai V.a”, Ioritz Gisasola “Zelaia IV.a” eta Unai Ardeo.
GETXO HKT: Beñat Amade, Ousmane Drame, Garazi Arruti, Joseba Legarreta, Ugaitz Lejarzegi eta Natxo Gomez.
Egin beharreko lanak berriz, erlojuaren kontra Lasto-jasotzea (12 jasoaldi, gizonak 45/35 kilo eta neskak 30/25 kilo), Ingude jasotzea (50 jasoaldi, neskak 10 kilo eta mutilak 18/14 kilo), Txinga-erutea (10 untza, gizonak 50/35 kilo eta neskak 25/20 kilo), Zaku eramatea (240 metro, gizonak 80k eta neskak 40k), Lokotx biltzea (25-1,25 metro), Trontza mistoa (10 ebaki-45¨¨), Aizkora (2 ebaki, gizonak 54¨¨ eta neskak 45¨¨) eta Harrijasotzea (12 jasoaldi, gizonak 100/75kilo eta neskak 50/40k).
Bizkaiko Herri Kirol Ligako txapelketako sailkapena:
1° Piratak: 21 minutu eta 41 segundo
2° Ondarroa: 23 minutu eta 08 segundo
3° Mallabia: 23 minutu 46 segundo
4° Getxo: 25 minutu 36 segundo
Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko harria
Zazpigarrenez lortu zuen garaipena, bere markarik onena eskuratuta gainera (17 jasoaldi)
Mikel Larrañagak irabazi du Urrezko Aizkolarien Kopa
Bigarren sailkatu zen Iker Vicente eta hirugarren, berriz, Eneko Otaño
Bi Harri Txapelketa jokatu zen igandean Aritzbatalden
Karmele Gisasola Zelai III.a-k eta Mikel Lopetegi Urra-k jantzi zituzten txapelak, azken honek marka berria ezarrita