LASTERKETAK
Arrate Mintegi eta Iker Ortiz de Zaratek irabazi dute Durangoko XIII. Duatloia
Aurtengo Durangoko duatloia hainbat nobedadeekin zetorren, izan ere, sprint modalitateko proba ez ezik, supersprintekoa ere (sprint modalitatekoa baino laburragoa da) antolatu dute lehenengoz, kadete eta jubenil mailako gazteentzat.
Duatloia normalean martxoan egiten da baina pandemiaren eragina dela eta, aurten, urrira atzeratu dute, lasterketa herrikoia egiten den egunera, eta beraz Mugarra Triatloi taldeak urtean zehar Durangon antolatzen dituen ekimen nagusi biak egun berean gauzatu dira Ezkurdi plazan.
Gorka Uribeetxebarriaren Oroimenezko Durangoko XIII. Duatloia lehiatu zen igandean, Euskadiko Txapelketa ere izan zena, supersprint distantziaren irteera 14:30ean izan zelarik, eta sprint distantziarena, 16:30ean.
Emakumeetan Arrate Mintegui (Lea La Blanca taldea) izan zen onena denbora honekin: 1.05.36. Diana Vecillas (Cafes Foronda) geratu bigarren geratu zen eta Miren Josune Bikuña (Sestao Triatloi Taldea) hirugarren.
Gizonetan Iker Ortiz de Zarate (Saltoki Trikideak), Aitor Regillaga (Amandarri) eta Aitor San Vicente (Alusigma) sailkatu ziren lehenengo hiruretan. Irabazlearen denbora honako hau izan da: 54.44.
Beraz, emaitza hauen ondorioz Arrate Mintegui eta Iker Ortiz de Zarate dira aurtengo Euskadiko txapeldunak duatloien sprint modalitatean.
Duatloi nagusiaren aurretik kadeteei eta jubenilei begirako supersprint modalitatekoa lehiatu zuten. Nesketan Mugarra Triatloi Taldekoek osatu zuten podiuma, lehenengo hiru postuak bereganatuz: Laida Hierro durangarrak irabazi zuen, Paule Miota durangarra geratu zen bigarren eta Uxue Artiñano iurretarra hirugarren.
Mutiletan aldiz, Aidan Garcia durangarra (MugarraTT) izan zen azkarrena eta bere atzetik Haritz Iturzaeta azpeitiarra bigarren (Azkoitia Triatloi Taldea) eta Aimar Oliden donostiarra hirugarren (Atletico San Sebastian) helmugaratu ziren.
Oñatiko Duatloiak bere data mantentzen du
Froga apirilaren 24an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 16:00etan
Berako Mendi Maratoi Erdia, bertan behera
Hurrengo edizioa 2022ko apirilaren 10ean izango dela iragarri dute antolatzaileek
Getxoko Krosa jokatu zen igandean Faduran
Aitor Regillaga izan zen aurrena helmugaratzen gizonezkoen absolutoen mailan eta emakumezkoetan Maialen Muñoz nagusitu zen