MENDI LASTERKETAK
Aritz Egea eta Sara Alonso garaile Aramotz mendi lasterketan
Egoera berrira moldatuta bada ere, Zornotzako Aramotz mendi lasterketak ez dio hutsik egin urteroko hitzorduari, eta pasa den igandean lehiatu zen, Aritz Egea eta Sara Alonso nagusitu zirelarik.
Hala ere aldaketa nabarmena egon da eta aurten lasterketa bakarra egon da, urtero lehiatzen diren bi proben beharrean, izan ere, ibilbide luzea (30 km) baztertu eta laburra (17 km) baino ez dute egin aurten Aramotz mendi lasterketan. Ekimenaren kudeaketa errazteko eta jende pilaketak saihesteko hartu dute erabakia. Hurrengo urteetan berriro ere lasterketa luzeagoa berreskuratzea da helburua.
Proba 09:00etan hasi zen, Zubiondo parketik. Esan bezala, 17 kilometro eta 1.000 metroko desnibel positiboa zuen ibilbideak eta Euskal Herriko mendi lasterketen zirkuituko proba puntuagarria zen.
Zornotza Mendi Taldeak antolatutako lasterketak orotara 160 korrikalari elkartu zituen. Gizonezkoetan, Aritz Egea izan zen indartsuena, Asier Larruzea sailkatu zen bigarren eta Oier Ariznabarreta hirugarren. Egeak 1:22:30eko denboran osatu du ibilbidea, bigarren egin duen Asier Larruzeari minututik gorako aldea aterata.Gontzal Murgoitio eta Julen Ozaeta laugarren eta bosgarren sailkatu ziren hurrenez hurren, podiumetik gertu.
Emakumeetan aldiz, Sara Alonsok eskuratu zuen garaipena (1:39:40) , Araitz Villak eta Eztizen Duquek podiuma osatu zutelarik. Guztira, 15 emakume parte hartu dute Zornotzako proban, orain arteko kopururik handiena.
SAILKAPENA GIZONETAN
- Aritz Egea……………………………. 1.22.30
- Asier Larruzea…………………….. 1.23.37
- Oier Ariznabarreta………………. 1.25.23
- Gontzal Murgoitio………………. 1.26.48
- Julen Larruzea……………………. 1.27.32
- Iker Etxebarria…………………….. 1.29.45
- Ekaitz Lejarzegi…………………… 1.30.22
- Hanot Etxebarria…………………. 1.30.46
- Joseba Urbano……………………. 1.31.34
- Julen Vargas…………………….. 1.34.18
SAILKAPENA EMAKUMEAK
- Sara Alonso……………………. 1.39.40
- Araitz Villa………………………. 1.44.31
- Eztizen Duque………………… 1.45.32
- Ainara Urrutia…………………. 1.47.36
- Alizia Olazabal………………… 1.55.15
- Maialen Loyo………………….. 1.57.30
- Aiara Garaialde………………. 2.00.01
- Zutoia Odriozola…………….. 2.03.36
- Ainara Olabarrieta………….. 2.05.23
- Inma Rafael………………….. 2.09.06
Bertan behera geratu da Euskal Kosta Krosa
Irailean lehiatzekoa zen Euskal Kosta Krosa lasterketaren laugarren edizioa ez da azkenean egingo lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzeko
2021ra arte atzeratu da Gasteizeko Ironmana
Antolatzaileek 2021eko uztailaren 11rako iragarrita dagoen hurrengo edizioan parte hartzeko deia egin dute
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan