EUSKAL PILOTA
Arbe-Lopez garaile Markinako Masterrean
JAI ALAI WORLD TOUR 2021ak pasa den igandean, uztailak 18, itxi zuen bere lehenengo kapitulua, Markinako Master Serieseko finalarekin, zeina arratsaldeko 18.00etan jokatu zen, Pilotaren Unibertsitateko frontoian, Arbe-Lopez eta Beaskoetxea-Lekerika bikoteen artean.
Karmen Eguneko finalaurrekoetan zein igandeko finaletan Unia bete egin zen (600 ikusleko aforoa), eta punta-puntako pilotarien jokoaz gozatua hartu zuten zaleek.
Azkenean, egungo bakarkako txapelduna den Jokin Arbe markina-xemeindarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak jantzi zuten Markina-Xemein Jai Alai Master Serieseko txapela, finalean Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerika gernikarrei bi setak irabazita: 14-15, 8-15.
Pilota jaialdiari hasiera emateko, 2. Mailako finala lehiatu zen, non Goitia-Ibarluzea etxeko bikotea izan zen garailea, 30-24 irabazi zietelarik Goenaga mutrikuarrari eta Elkoro markina-xemeindarrari.
Final haundiari dagokionez, partidu serioa jokatu zuten bi bikoteek. Beaskoetxea eta Lekerika ziren iazko txapeldunak, baina Arbek egin beharrekoak ondo eginda, eta Lopezen nagusitasuna baliatuta, titulua bereganatu zuten markinarrek.
Piloteatutako tantoak izan ziren hasieratik. Tanto ikusgarriak ere egin zituzten, eta bi bikoteen arteko lehia estuaren adierazgarri dira lehen seteko berdinketak, hamarna arte hainbat berdinketa egon zirelarik. Jarraian, 14-12 aurretik jarri zen bikote gernikarra, eta hamalaunako berdinketaren ondoren, azken tantoa urdinen alde erori zen ere, hartara lehenengo seta poltsikoratu zutelarik.
Bigarren set-ean Beaskoetxea eta Lekerikak aurrea hartu zuten, baina hiruna eta launako berdinketak etorri ziren jarraian. Gero, zulo txikia ireki zuten markagailuan Arbe eta Lopezek (4-8, 6-10). Bi tantora hurbildu ziren gorriak (8-10) eta bazirudien aukeraren bat izango zutela, baina orduan Lopez agertu zen berriro ere eta urdinak zuzenean joan ziren 15 tantoetara, hartara bigarren seta eta Markinako Series lehiaketako txapela eskuratuz.
Lopez izan zen partidako izarra, izan ere, Donibane Lohitzunen galtzetik bazetorren ere, bere maisutasuna erakutsi zuen Markinako txapelketan, Arberekin batera merezitako garaipena lortu zutelarik.
Iker Espinal da kaiolako Elite lehiaketako txapeldun berria
Iker Espinalek 22-18 irabazi zion finala Gaizka Karregali
Oriamendi Torneoan atzeratutako partidua jokatu zen asteartean
Mirubia eta Martirenak mendean hartu zuten Etxarri-Zubiri bikotea 40-39
Urtasun, Prim eta Maia, XXI. Paxaka txapelketan garaile
Urtasun, Prim eta Maiak 9-8 irabazi zieten Irigoien Mindegia eta Itoitzi paxaka txapelketaren finalean