EUSKAL PILOTA
Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto, Hondarribiko Grand Slamaren finalera
Sei bikote handik hartu dute parte aurtengo Hondarribiko Grand Slam txapelketaren ligaxkan: Goikoetxea-Aimar, Erkiaga-Etxeto, Olharan-Del Rio (A multzoa), Arbe-Lopez, Beaskoetxea-Zabala eta Hormaetxea-Manci (B multzoa).
Multzo bakoitzeko bi bikote onenek lortu zuten finalerako txartela, pasa den larunbatean, urriaren 9a, jokatutako finalerdietan nagusitu eta gero.
Goikoetxe-Aimar eta Arbe-Lopez lehiatu ziren lehenengo finalerdian. Lehenak faboritoak ziren ligaxkan A taldeko lidergoa eskuratu ondoren baina ez zuten bere maila eman eta 0-2 galdu zuten (9-15, 5-15). Lehen seta azkar hautsi zen izan ere irabazleak 3-10 aurretik jarri ziren eta nahiz eta jarraian Goikoetxeak tanto politak gauzatu ezin izan zuten markagailua irauli (1-0, 1-4, 2-4, 2-8, 3-8, 3-10, 6-10, 6-12, 8-12, 8-13, 9-13 eta 9-15).
Bigarren setean are errazago nagusitu ziren Lopez eta Arbe, aurrekoan bezala hasieratik ireki baitzuten zuloa markagailuan (1-8). Lopez oso seguru ibili zen atzealdean eta Arbek tanto bikainak erdietsi zituen aurrealdean, azkenean bigarren seta ere irabazi zutelarik (0-1, 1-1, 1-8, 4-8, 4-13, 5-13 eta 5-15).
Bigarren finalerdian berriz, Erkiaga-Etxetok Beaskoetxea-Zabalaren aurka indarrak neurtu zituzten eta lehia orekatuagoa joan zen nahiz eta emaitza berdinarekin amaitu (2-0). Bi setak borrokatuak eta luzeak izan ziren baina azkenean biak erori ziren Erkiaga eta Etxetoren alde emaitza berdinarekin (13-15).
Aurreneko jokoan abantaila txikiekin hasi zen Erkiaga-Etxeto bikotea (6-10) baina ondoren aurkariak aurretik jarri ziren (13-12). Orduan Erkiaga agertu zen eta azkeneko tanto bikainak jokatuta setaren garaipena poltsikoratu zuen (0-3, 1-3, 1-6, 4-6, 4-8, 6-8, 6-10, 9-10, 9-11, 11-11, 11-12, 13-12 eta 13-15).
Bigarren seta ere oso parekatua izan zen, gehienezko abantailak bi tantokoak izan zirelarik. Amaiera ere antzekoa, izan ere, 13-12tik 13-15ra pasatu ziren batez ere Erkiagaren lan onari esker (1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 5-3, 5-7, 68-7, 8-10, 9-10, 9-11, 10-11, 11-12, 13-12 eta 13-15).
Hondarribia Grand Slam sariak baditu finalistak beraz. Finala urriaren 15ean (ostirala) jokatuko da, iluntzeko 20:00etan, Arbe-Lopez eta Erkiaga-Etxeto bikoteen artean.
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionala irabazi du Irurtzunek
Lemoari (3-0) gailenduta, 2020koa behar zuen txapela eraman zuen, 2019an lortutakoa berretsiz
Master Laboral Kutxaren aurpegi guztiak Ortuellan ikusgai
Giro goxoa Ortuellan lehen mailako mistoko pilotariak lehiatzen hasi diren jardunaldian
Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak Txapelketako lehen lau puntuak eskuratu dituzte
40-28 nagusitu dira Juanenea eta Aizpuru III.aren aurka, Galarretan jokaturiko partidan