SURFA
Aranburu eta Erostarbe podiumera igo dira Pantin Classic txapelketan
Aritz Aranburuk bigarren postuan amaitu du Abanca Pantin Classic txapelketa gizonezkoen mailan, eta emakumezkoetan aldiz, Nadia Erostarbe hirugarren izan da
Surfaren egoera ez da xamurra inondik inora, World Surf Leaguek antolatzen dituen bi zirkuitu nagusiak geldirik daude datorren urtera arte, eta datozen hilabeteetan txapelketa berezi edo erakustaldiak egingo badituzte ere, betiko ligak bertan behera geratu dira.
Mundu mailako surf zirkuitua bertan behera geratu bada ere, Pantineko (Galizia) surf txapelketako antolatzaileek lehiaketarekin aurrera egitea erabaki zuten, eta pasa den egunetan jokatu da norgehiagoka, Aritz Aranburu eta Nadia Erostarbe zarauztarrek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituztelarik, hurrenez hurren.
Galizian lehiatzen den Pantín Classic Txapelketa pandemiaz geroztik Europa mailan jokatzen den aurreneko surf txapelketa da. Aurtengoa 33. edizioa da eta abuztuaren 18tik 23ra luzatu da lehiaketa, bertan 140 surflari inguru aritu direlarik.
Aurtengo txapelketak aurrekontu txikiagoa izan du eta gainera ez da Munduko Koparako puntuagarria izan baina hala ere punta-puntako surflariak gerturatu dira bertan lehiatzera: Johanne Defay, Joan Duru, Vasco Ribeiro, Maxime Huscenot e.a. Euskal partaidetzari dagokionez, gizonezkoetan Aritz Aranburu zarauztarra eta Andy Criere donostiarra, eta emakumezkoetan Garazi Sanchez zein Ariane Otxoa bizkaitarrak, Pauline Ado hendaiarra eta Nadia Erostabe zarauztarra azpimarratu ditzakegu. Beraz, Pantin hondartzako olatu luze eta zabaletan, Europako surflari onenetarikoak ikusteko aukera egon zela esan dezakegu.
Nadia Erostarbek maila ona erakutsi du txapelketa osoan zehar, baina larunbatean ez zuen finalerdietan Teresa Bonvalot txapeldunaren aurka jokatutako norgehiagoka gainditzerik lortu, eta hirugarren postuan sailkatu da azkenean. Aritz Aranburu, berriz, iritsi zen finalera, baina Vasco Ribeiro portugaldarrak lortu zuen, azkenean, txapela janztea.
SURFA
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz
Ambiente inmejorable en la jornada de KSL2012 celebrada en la ola mítica de Lafitenia
SURFA Los participantes estaban deseando de competir en la ola y pudieron disfrutar a lo grande de las olas y el ambiente. En la primera prueba, se enfrentaron los equipos LONJAN, BAGA y el equipo local ARTHA-ANGELU. Los locales comenzaron muy fuertes, con una...
Ya está en marcha la última fase de KSL
SURFA Buenas olas y surf espectacular en la primera jornada de la última liga de KSL Los equipos clasificados han comenzado con mucha fuerza, pudiendo ver un nivel muy alto desde la primera prueba. En esta primera prueba se enfrentaron los equipos ZSE, LONJAN y...