HERRI KIROLAK
Arabako Trontza Txapelketa Mistoa Artziniegan lehiatu da
Garbiñe Lopez de Uralde eta Jon Lapazaran garaile Arabako Trontza Txapelketa Mistoan
Pasa den igandean, irailak 6, jokatu zen Arabako Trontza Txapelketa Mistoa Artziniegan, Bizindar eta Arabako Herri Kirolen Federazioak antolatuta.
Eguerdiko 12:00tan hasita, bost bikote aritu ziren lehian Toñin Luengas pilotalekuan, eta azkenean Garbiñe Lopez de Uraldek eta Jon Lapazaranek lortu zuten garaipena, 2 minutu eta 33 segundoko marka erdietsita.
Bigarren postuan, Ruth Linaza eta Juan Carlos Lopezek 3 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten proba burutzeko. Hirugarrenak, Aintzane Sasieta eta Carlos Ruiz de Aretxabaleta izan ziren, 3 minutu eta 41 segundo denborarekin. Atzetik, laugarren postuan, Susana Sanchezek eta Angel Gomezek 5 minutu eta 55 segundotan amaitu zituzten lanak, eta azkenik, Lorea Rojo eta Diego Gonzalez sailkatu ziren bosgarren postuan, 7 minutu eta 5 segundoko denborarekin.
Arabako Trontza Mixtoko Txapela eraman dute etxera beraz, Garbiñe Lopez de Uraldek eta Jon Lapazaranek, txapelketan aritutako bost bikoteek lan txukuna egin dutelarik:
Sailkapena:
-Garbiñe Lopez de Uralde- Ion lapazaran (Badaiotz-Barrundia)
-Ruth Linaza-Juan Carlos Lopez (Badaiotz-Barrundia)
-Aintzane Sasieta-Carlos Ruiz de Aretxabaleta (Oketa-Zigoitia)
-Susana Sanchez-Angel Gomez (Badaiotz-Barrundia)
-Lorea Rojo-Diego Gonzalez (Badaiotz-Barrundia)
Herri kirol jaialdia osatzeko, Trontza txapelketaren ondoren, aizkora erakustaldia ikusteko aukera izan zuten Artziniegako frontoian bildutako zaleek.
Halaber, duela bi aste, bestelako herri kirol modalitateetako Arabako Txapelketak lehiatu ziren Laudion:
Emakumeen Txinga Txapelketan, irabazlea Ruth Linaza izan zen, eta gizonezkoetan, Kerman Lopez de Heredia. Lokotx bilketa Txapelketan, irabazleak Aritz Ruiz eta Zurine Frutos izan ziren. Arabako lasto-botatze txapelketan aldiz, Juan Karlos Lopez nagusitu zen. Eta azkenik, Arabako Zakularien Txapelketan, Guillermo Lopezek jantzi zuen txapela.
Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatu zen Iraetan
Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia nagusitu ziren, Zaldua eta Txapartegiren aurka
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jantzi dute Beti Gazteko mutilek
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen larunbatean Berangon
Binakako Aizkolari Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu zen Burgelun
Julen Alberdi ‘Txikia VI’ eta Suharri Rodriguez nagusitu ziren, Mugertza eta Gabirondoren aurka