EUSKAL PILOTA
Antiguako Txapelketa hastear da
Antiguako txapelketa sona haundiko lehiaketa da, Euskal Herriko afizionatu mailako zaharrena, bere auzoan oso errotuta dagoena, baina Euskal Herri osoko pilotari zein zaleen babesa izan duena urte guzti hauetan. Hori dela eta, Antiguako aurtengo Pilota Txapelketari Ultzamako Larraintzarren emango zaio hasiera ehun urte betetzen ari den pilotaleku zaharrean, aurreneko ekitaldia abuztuaren 10ean izango delarik.
Bertan abiatuko da Txapelketako 73. edizioa, Julian Lajos eta urteetan zehar pilotari eta pilotazale ez hain ezagunek egindako lana omentzeko baliatuko dena, izan ere, Larraintzarreko frontoi zaharraren inaugurazioaren mende bat eta Julian Lajosek buruz buruko bere bi txapeletatik lehena lortu zuenetik 50 urte betetzen dira.
COVID19 gaitzak baldintzaturiko edizioa izango da honakoa ere, hartara egutegia bederatzi jardunalditara murriztu delarik. Promesetan eta nagusietan pilotariak hiru bikoteko bi multzotan banatu dira, eta sei bikote hauek ligaxka bat jokatuko dute euren artean abuztuaren 31n jokatuko diren finalerdiak argitzeko. Hiru mailetako finalak irailaren 4an, larunbatean, jokatuko dira.
TALDEAK ETA BIKOTEAK 2021
NAGUSIAK
- TALDEA
Elola-Apezetxea
Canabal-Altuzarra
Julen Alberdi-Irurita
2. TALDEA
Exposito-Irazustabarrena
Mata-Aizpuru
Murua-Aldave
PROMESAK
1. TALDEA
Unai Alberdi-Morgaetxebarria
De la Fuente-Iztueta
Fernández-Ibarloza
2. TALDEA
Olaetxea-Azpiroz
Igoa-Lizeaga
Senar-Santamaría
EMAKUMEZKOEN TXAPELKETA
Olatz Arrizabalaga
Amaia Alday
Laia Salsamendi
Mirian Arraiza
Egutegia:
Ligaxka: 10-11, 17-18, 24-25
Final-erdiak: 31-1 (neskenak zein mutilenak)
Finalak: Irailak 4, larunbata.
Antiguako pilotalekuan jokatuko diren ligaxkako partidak, arratsaldeko 19:00etan hasiko dira: astearte-asteazkenez; finalerdietakoak, iaz bezala, 18:30etan. Final-eguneko jaialdia goizeko 11:00etan hasiko da.
Urtero bezela, Txapelketa osoa ZUZENEAN Antiguako Pilotazaleok elkarteko YouTubeko kanaletik ikusteko aukera izango da.
Emakumezkoen Binakako Masterreko finalerdiak zehaztu dira
Espinar-Agirre /Ruiz de Infante-Arrillaga eta Arrizabalaga-G. Aldai/AmaiaAldai-Orbegozo izango dira finalerdiak
Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da
IX. edizio honetan, afizionatu mailako pilotari onenek osaturiko hamabi bikote ziren parte hartzekoak Villabonako Bear Zana pilotalekuan
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko da eta guztira bost bikotek hartuko dute parte