EUSKAL PILOTA
Ansak eta Barrenetxeak partida ikusgarria irabazi dute
Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-38 irabazi zieten Urriza eta Azpirozi mailako ikaragarriko partida batean. Lau pilotariak ikusgarri aritu ziren, mailarik onenean, eta ordu eta erdiko borroka baten ondoren, Barrenetxeak Urrizak eraman ezin izan zuen pilota gurutzatu zuen eta tanto horrekin garaipena poltsikoratu zuten. 40-38koa zen, baina aurretik gauza asko ikusi ziren eta denak onak.
Gorriak nagusi izan ziren markagailuan, baina urdinak gertu izan ziren, eta ez zuten apenas hutsik egin. Hori bai, sakean Barrenetxeak min egiten zuen eta Ansak abiadura handia eman zion pilotari. Horren ondorioz hasieratik aldeak ireki zituzten markagailuan, zortzi tantoko errenta ere izan zutelarik, 20-12, baina urdinek partida orekatu zuten bi tantora hurbilduz, 24-22.
Gorriek sei tantoko aldea ireki zuten berriz ere, 36-30, baina ahalegin eta lanaren poderioz, lehia tarte erabakigarrian sartu zen tarte txikiarekin, 39-38koarekin Barrenetxeak bere maila erakutsi zuelarik atzealdean.
Azpimarratzekoa da Urrizak eta Barrenetxeak jokatu zuten partida, baina Ansak ez zuen hutsik egin eta erasoan eta defentsan oso ondo aritu zen. Azpirozek ez zuen ia hutsik egin partida osoan eta errebote bakarra galdu zuen. Hori izan zen bere ahulezi bakarra. Gainerakoan, behin baino gehiagotan altxatu ziren zaleak eserlekuetatik. Barrenetxeak zortzi tanto egin zituen saketik eta hamaika piloteoan, lau huts eginda. Azpirozek saketik egindako tanto batekin amaitu zuen, sei piloteoan eta huts bakarra. Urrizak 13 tanto ere egin zituen erasoan Ansaren hamar tantoekin alderatuta. Guztira Iruñeko aurrelariak 21 tanto egin zituen eta soilik bi hutsegite.
Bestalde, Apezetxeak bere lehen partida profesionala galdu zuen. Aurreko bost partidak irabazi zituen, baina seigarrenean Urrutia II-Martirenak 35-30 irabazi zieten Loitegi eta Apezetxeari. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxeak aldeak ezarri zituen eta Odeirekin 24-35 irabazi zieten Susperregi eta Zubiriri.
EMAITZAK (maiatzak 14, Galarreta)
- Susperregi-Zubiri 24 Goikoetxea V-Odei 35
- Ansa II-Barrenetxea IV 40 Urriza-Azpiroz 38
- Urrutia II-Martirena 35 Loitegi-Apezetxea 30
Eusko Label Binakako Txapelketako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan
Beran eta Erratzun lehiatu dira txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldiak, hurrenez hurren
Urrizak eta Labakak Binakako Txapelketako titulua berretsi dute
Ansa eta Martirena 40-37 mendean hartuta, emozioz beteriko finalean
IX. Antton Pebet Oroimenezko txapelketaren finala igandean jokatuko da
Aurten, Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu izango dira txapelak lortzeko lehian arituko diren bikoteak