EUSKAL PILOTA
Ansa-Labaka eta Urriza-Zalduaren garaipenak
Ansa II-Labaka (Setien), Segurola-Larrañagaren (Gaztañaga) aurka eta Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru II.aren (Gurutzeta) aurka aritu ziren pasa den astelehenean Sagardoaren Txapelketaren laugarren jardunaldian, Erremontari saioaren barruan.
Azkenean, Ansa eta Labakak hirugarren garaipena lortu zuten eta Urriza eta Zalduak 14an utzi zituzten Goikoetxea V.a eta Aizpuru. Emaitza honekin Setien ordezkatzen duten Ansa eta Labakak lidertza sendotu dute eta hamabi punturekin finalerdietara sailkatu direla esan daiteke.
Erremontari saioko lehenengo partiduan Segurola eta Larrañaga (Gaztañaga) gainditu zituzten 30-28 eta bikote bakarra da partidarik galdu gabe jarraitzen duena hamabi punturekin. Gaztañagak sei puntu ditu bi partidetan. Jaialdiko bigarren partiduan Urriza eta Zalduak (Bereziartua) aurreko asteko arantza atera zuten eta 14an utzi zituzten, atzora arte galdu gabe zeuden Goikoetxea V eta Aizpuru III (Gurutzeta). Bi bikote hauek bi partidu irabazi eta bakarra galdu dute, baina puntuaketan puntua galdu zuen Gurutzetaren bikoteak eta orain zazpi dituzte eta Bereziartuak berriz zortzi.
Ansa-Labaka eta Segurola-Larrañagaren arteko partidua berdindua eta bizia izan zen. Ansak aurreko hasteko ildotik jarraitu nahi zuen eta indartsu hasi zen, baina segituan gelditu zuten bere eraginkortasuna Segurola eta Larrañagak. 7-3 galtzetik 8-10 irabaztera pasa ziren urdinak. Hala ere, gorriek gertu jarraitu zuten eta berdinketak iritsi ziren. Ansa eta Labakak berriz ere aurrea hartu zuten 17-14 eta oraingoan ez zuten aurrea inoiz utzi, amaierara arte hiru eta bost tantoko abatailak mantendu zituzten eta amaieran tanto bakarrera hurbildu arren lau puntuak eskuratu zituzten Ansa eta Labakak.
Bigarren partida oso deberdina izan zen. Urrizak agindu zuen hasieratik eta hasierako bost tantoko aldea, 10-5, handitzen joan zen denbora guztian. 30-14ko markagailua partidaren erakusgarri izan zen eta urdinek puntua galdu zuten 17ra ez baitziren iritsi ere egin.
Sagardoaren Txapelketako laugarren jardunaldiko emaitzak:
Ansa II.a-Labaka (Setien) 30 Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) 28
Urriza-Zaldua I.a (Bereziartua) 30 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a (Gurutzeta) 14
Sailkapen orokorra:
Ansa II.a Labaka (Setien) 12 puntu
Urriza-Zaldua (Bereziartua) 8 puntu
Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a (Gurutzeta) 7 puntu
Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) 6 puntu
Etxarri-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) 5 puntu
Juanenea-Zubiri (Larre-Gain) 2 puntu
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko den txapelketan
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da