EUSKAL PILOTA
Ansa II.ak bigarren bukatu du ligaxka Barrenetxea IV.ari irabazita
Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak Banakako Erremonte Txapelketako finalerdia jokatuko dute, lehiakide berdinen artean jokatutako partidan Ansak 28-30 irabazi ostean.
Barrenetxea finalerdietarako sailkatuta zegoen, eta Ansak 17 tanto egin behar zituen. 17 egin ez ezik, finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazi zuen eta sailkapenean bigarren amaitu du zortzi punturekin.
Ligaxkan Urriza izan da lehena 12 punturekin eta beraz merezimendu osoz sailkatu da finalerako. Atzetik, Ansa izan da bigarren zortzi punturekin, Barrenetxea hirugarren sei punturekin eta Juaneneak hiru punturekin itxi du sailkapena.
Ligaxka itxi zuen partida heldu den larunbateko finalaurreko bera izango da eta agian Ansaren garaipenak finalerdiaren arrastoak eman ditzake.
Ansak eta Barrenetxeak partida parekatua jokatu zuten. Hori bai, partida boladakoa izan zen. Lehia ederra izan zuten, ondo jokatutakoa, abiadura handia izan zuena.
Ansak bikain ekin zion partidari eta 2-9 aurreratu zen. Barrenetxea pixkanaka hurbildu zen, 17na berdindu arte, baita 18na, 19na, 20na eta 21na.
22ra berdinduta iritsi ziren eta ordurako, bi erremontistek bazekiten sailkatuta zeudela, eta horrek presioa kendu zion jokoari. Barrenetxeak 28-23 ihes egin zuen eta partida poltsikoan zuela zirudien.
Sake falta batek 24-28koa jarri zuen markagailuan eta azkenean sei tanto jarraian egin zituen urnietarrak partida irabazteko.
Ansak 18 tanto egin zituen piloteoan eta lau hutsegite. Sakearekin zazpi tanto egin zituen eta sakez falta bat. Barrenetxeak 8 tanto egin zituen saketik, baina lau falta ere egin zituen. Piloteoan berriz, 15 tanto egin zituen eta hutsegite bakarra.
Abuztuak 28ko emaitzak:
- Goikoetxea V.a-Labaka 40 Loitegi-Martirena 35
- Barrenetxea IV.a 28 Ansa II.a 30 BURUZ BURUKOA
- Zaldua II.a-Aizpuru III.a 35 Urrutia II.a-Zubiri 40
Hurrengo jardunaldia, irailak 4:
Urriza-Zubiri vs. Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a-Larrañaga
Ansa II.a vs. Barrenetxea IV.a BURUZ BURUKOA
Loitegi-Labaka vs. Zaldua II.a-Martirena
Plazandreak Torneoko laugarren jardunaldia lehiatu berri da
Reyes Azkoitiaren taldeak hartu du lidertza jardunaldi ikusgarri baten ostean
Laudio eta Amurriok jokatuko dute Arabako Herriartekoaren finala
Laudio eta Amurrio Gasteiz eta Aramaioren aurka nagusitu ziren, 2-1eko emaitzarekin finalerdi bietan
Ainhoa Lakuntza-Irati Tolosa bikoteak irabazi du XII.Paleta Txapelketa
Ainhoa Lakuntza zarauztarrak eta Irati Tolosa zizurkildarrak 30-13 irabazi zieten Saioa Iraola zarauztarra eta Maialen Manterola aiarrari