FUTBOLA
Añorgak ezin izan du igoera erdietsi
Reto Iberdrolara igotzeko kanporaketa 0-1 galdu du Añorga KKEk UD Aldaia CF talde valentziarraren aurka. Iluntzean Madrilgo Las Rozas futbol hirian jokatutako norgehiagokan bi taldeek izan dituzte aukerak, baina valentziarrak nagusitu dira, atsedenaldiaren aurretik, 44. minutuan, falta baten jaurtiketan, Andrea Herrerok lorturiko golari esker.
Ordu eta erdi, 90 minutu, eta helburu bat: 2020-2021 denboraldian Reto Iberdrola ligan jokatzea. Lau txartel zeuden jokoan, zortzi talderen artean banatzekoak, horietako bat Añorga KKE.
Denboraldi bikaina egin du 1. mailan, eta bere multzoko txapeldun geratu da, 44 punturekin, ondorioz Reto Iberdrolara igotzeko kanporaketa jokatzeko aukera izan duelarik, Aldaia talde valentziarraren aurka.
Bi taldeek larunbat honetan neurtu dituzte indarrak, 20:30etik aurrera, Madrilgo Las Rozas futbol hirian eta partida streaming bidez eskaini du Espainiako Futbol Federazioak, bere webgunean.
Donostiarrak oso txukun hasi dute partida, presio gogorra burutu dute baina tamalez ez dituzte Nora Sarriegik eta Izaskunek izandako aukerak golean bihurtu. Mnutuak pasatu ahala, valentziarrak nagusitzen hasi dira eta lehenengo zatiaren azkeneko minutuetan jaun eta jabe izan dira, urruneko falta jaurtiketa bati esker partiduko gol bakarra erdietsi dutelarik.
Bigarren zatian, Añorgak Malen atera du zelaira erasoko jokoa sendotzeko eta berak izan ditu aukerarik onenak baina honakoan ere asmatu ezinean ibili dira donostiarrak.
Azken unera arte gogotik ahalegindu ziren eta deskontuan ere aukera argia izan zuten baina ez zuten asmatu eta beraz igoeraren ametsak ihes egin die aurten.
Balizko aurkarien artean, UD Aldaia ez zen printzipioz talderik zailena, baina hala ere, VII. Multzoko lehenengo postuan geratu zen, 19 partidetan 14 garaipen eta 5 berdinketa erdietsita, norgehiagoka bakar bat ere galdu gabe beraz. Beste datu garrantzitsua da, liga jardunaldi guztietan valentziarrek soilik hamabi gol jaso zituztela eta atzealdean erakutsitako sendotasun hori Añorgaren aurka baliatu dute garaipena lortzeko.
Aurrera 0-Eibar 4
VIII. Euskal Herriko Futbol Kopako lehen kanporaketan, Eibarrek 0 – 4 irabazi dio Gasteizko Aurrera taldeari, atzo Olaranben (Gasteiz) jokatutako norgehiagokoan. Lehenengo faseko kanporaketa honen ostean, Eibarrek I. Multzoko hirugarren taldearen aurka egingo du, Angeluko Genêts taldearen aurka alegia.
VIII. Euskal Futbol Kopa hasi da
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Argazkia: JON URBE/ARGAZKI PRESS / berria.eus Hasi da Euskal Herriko VIII. Futbol Kopa: lehen faseko lehen kanporaketak aste honetan jokatuko dira. Lehen partida Aurrera de Vitoriak eta Eibarrek jokatuko dute, apirilaren 26an,...
Eibar 0-Alaves 1: Goranzko ibilibidean lehen hiru puntuak erdietsi ditu Alavesek
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: JUANAN RUIZ/FOKU [berria.eus] → berria.eus: Egun txarra etxekoentzat → naiz.eus: Amets europarra zapuztu dio Alavesek Eibarri (0-1) Eibar 0 - 1 Alaves Eibar: Dmitrovic; Ruben Peña, Arbilla, Ramis, Junca; Dani Garcia...