FUTBOLA
Añorgak ezin izan du igoera erdietsi
Reto Iberdrolara igotzeko kanporaketa 0-1 galdu du Añorga KKEk UD Aldaia CF talde valentziarraren aurka. Iluntzean Madrilgo Las Rozas futbol hirian jokatutako norgehiagokan bi taldeek izan dituzte aukerak, baina valentziarrak nagusitu dira, atsedenaldiaren aurretik, 44. minutuan, falta baten jaurtiketan, Andrea Herrerok lorturiko golari esker.
Ordu eta erdi, 90 minutu, eta helburu bat: 2020-2021 denboraldian Reto Iberdrola ligan jokatzea. Lau txartel zeuden jokoan, zortzi talderen artean banatzekoak, horietako bat Añorga KKE.
Denboraldi bikaina egin du 1. mailan, eta bere multzoko txapeldun geratu da, 44 punturekin, ondorioz Reto Iberdrolara igotzeko kanporaketa jokatzeko aukera izan duelarik, Aldaia talde valentziarraren aurka.
Bi taldeek larunbat honetan neurtu dituzte indarrak, 20:30etik aurrera, Madrilgo Las Rozas futbol hirian eta partida streaming bidez eskaini du Espainiako Futbol Federazioak, bere webgunean.
Donostiarrak oso txukun hasi dute partida, presio gogorra burutu dute baina tamalez ez dituzte Nora Sarriegik eta Izaskunek izandako aukerak golean bihurtu. Mnutuak pasatu ahala, valentziarrak nagusitzen hasi dira eta lehenengo zatiaren azkeneko minutuetan jaun eta jabe izan dira, urruneko falta jaurtiketa bati esker partiduko gol bakarra erdietsi dutelarik.
Bigarren zatian, Añorgak Malen atera du zelaira erasoko jokoa sendotzeko eta berak izan ditu aukerarik onenak baina honakoan ere asmatu ezinean ibili dira donostiarrak.
Azken unera arte gogotik ahalegindu ziren eta deskontuan ere aukera argia izan zuten baina ez zuten asmatu eta beraz igoeraren ametsak ihes egin die aurten.
Balizko aurkarien artean, UD Aldaia ez zen printzipioz talderik zailena, baina hala ere, VII. Multzoko lehenengo postuan geratu zen, 19 partidetan 14 garaipen eta 5 berdinketa erdietsita, norgehiagoka bakar bat ere galdu gabe beraz. Beste datu garrantzitsua da, liga jardunaldi guztietan valentziarrek soilik hamabi gol jaso zituztela eta atzealdean erakutsitako sendotasun hori Añorgaren aurka baliatu dute garaipena lortzeko.
XIV. Euskal Herria Kopa, abuztuaren 10etik aurrera
Abuztu osoan zehar jokatuko da. Finalak, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean
VIII. Euskal Herria Txapela. FINALA: Athletic 2–1 Osasuna
Athleticek irabazi du2024 edizioko VIII. Euskal Herria Txapela. Hirugarren Txapela du dagoeneko
EH Txapela / Euroeskualde Kopako finala: Athletic-Osasuna, abuztuaren 3an
Norgehiagoka 20:30etan hasiko da. Sarrerak ehkirola.eus webgune honetan daude salgai