FUTBOLA
Añorgak, Aldaiaren aurka jokatuko du igoera lortzeko kanporaketa
Maiatzaren 8an, Espainiako Federazioak emakumezkoen maila guztietan denboraldia bertan behera uztea ofizialki erabaki zuen, aldi berean Reto Iberdrola mailara igotzeko play-off «espres» bat antolatzeko asmoa azaldu zuelarik.
Halaber, igoerarako zortzi hautagaiak izendatu zituen, multzo bakoitzeko sailkapenaren aurreneko bi taldeak alegia, zeintzuk azken kanporaketa bat jokatu beharko duten, partida bakarrera eta egoitza neutralean, Reto mailarako lau txartelak erabakitzeko.
Aipatu kanporaketa hau, Añorgak jokatu behar zuen II. multzoa ordezkatuz, bera baitzen liderra lehiaketa eten zenean, baina zalantza asko zeuden, arazo ekonomikoak zirela eta.
Azkenean, oztopo guztiak gaindituta, Añorga KKEk RETO Iberdrola mailara igotzeko uztailaren 25ean eta 26an egingo den sailkapen fase azkarra jokatuko du, Madrilgo Las Rozas Futbol hirian.
Eta dagoeneko badaki jakin zein izango den bere aurkaria, izan ere, egin berri den zozketaren arabera, Aldaia talde valentziarraren kontra neurtuko ditu indarrak, partidu bakarrera lehiatuko den kanporaketan.
Esan bezala, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzean, Las Rozasen, jokatuko da kanporaketa uztailaren 25ean, arratsaldez, oraindik zehaztu gabeko ordutegian. Ez da zalerik egongo harmailetan baina partidua streaming bidez ikusi ahal izango da.
Balizko aurkarien artean, UD Aldaia ez da printzipioz talderik zailena, baina hala ere, VII. Multzoko lehenengo postuan geratu zen, 19 partidetan 14 garaipen eta 5 berdinketa erdietsita, norgehiagoka bakar bat ere galdu gabe beraz.
Aldaia gaindituz gero, datorren denboraldian, Athletic Brekin, Alavesekin eta Osasunarekin batera arituko da Añorga Reto ligan.
Gainontzeko kanporaketa partidak honakoak izango dira, azken fase honetan parte hartuko duten zortzi taldeetatik lauk lortuko dutelarik igoera:
Joventut Almassora-Betis B
CD Monte-Espanyol B
La Solana-Unión Viera
IV. Euskal Herria Txapelako finala, zuzenean
ETB1 telebistan eta gure webgunean ere zuzenean ikusi ahal izango da bihar IV.Euskal Herria Txapelako finala, Realaren eta Osanunaren artean, arratsaldeko 20:30etan hasita
Neurririk zorrotzenak hartuta jokatuko da ‘IV. Euskal Herria Txapela’ko finala
Lizarrako San Jeronimo eta Zestoako San Juan Zaharren Egoitzetako langileak omenduko ditugu finalean
Real Sociedad – Osasuna irailaren 5ean, Txapela jokoan
Real Sociedad eta Osasuna futbol taldeek jokatuko dute aurtengo Txapelaren finala, iluntzeko 20:30ean, Reale Arenan