MENDI LASTERKETAK
Andikona Albizurik eta David Garciak irabazi dute Tabirako mendi lasterketa
Durangoko Tabira auzoko jaien barruan antolatutako ekimenean, 120 korrikalarik parte hartu zuten
Korrikalariak Larringan, Atxarte, Guenzelai, Artola, Sagasta, Gosentza, Mendilibar eta Untzilla ingurutik ibili ziren 20 kilometroko proban, azkenean David Garcia durangarrak eta Andikona Albizuri berriztarrak irabazi zutelarik aurtengo Tabirako mendi lasterketa.
Gizonetan David Garcia durangarrak irabazi zuen 1.26.58ko denbora eginda, atzetik Durangon bizi den Owen Davies ingelesa sailkatu zen bigarren (1.27.32) eta Abadiñon bizi den Antxon Belaustegui lekeitiarra hirugarren (1.29.55). Garciak eta Daviesek lehia estua mantendu zuten baina amaiera aldean durangarrak erritmoa bizitu eta azkenean bakarrik helmugaratu zen, Daviesi 34 segundoko aldea aterata.
Emakumeetan Andikona Albizuri berriztarra nagusitu zen (1.53.57), Zutoia Odriozola elorriarraren (1.54.14) eta Pilar Arriola elgoibartarraren (2.08.20) aurretik. Albizurirena meritu handiko garaipena da, izan ere, lehenengoz parte hartu duelako lasterketa batean.
Andikona Albizurik (Berriz, 1980) kirola egitea gustokoa du —igerian, bizikletan…—, baina korrikako lasterketa ofizial batean Tabirakoan aritu zen aurrenekoz, eta erakutsitako maila ikusita, aurrerantzean proba gehiagotan parte hartzeko hautua egina du dagoeneko berriztarrak.
Iazko edizioa
2020an lehiatu zen Tabirako II. Mendi Lasterketa, Tabiran (Durangon), bertan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Joxe Mari Errasti oriotarra nagusitu zirelarik. Estizen Duque muzkiztarra sailkatu zen bigarren nesketan, eta Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarra mutiletan. Nerea Amilibia eta Mikel Usandizaga aiarrek osatu zuten podiuma. Denek makila dotore bana jaso zuten sari modura, Tabirako auzotarrek eginikoak. Goizeko hamarretan hasi zen mendi lasterketa, irteera Tabirako elizan kokatua zegoela, zeinean 100 bat korrikalarik parte hartu zuten guztira.
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia
Maiatzaren 24an izango da Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proba nagusia eta Junior Traila. Kilometro bertikala, aldiz, maiatzaren 22an.
Pou anaiak eta euskal mendizaletasunaren ondarea
Euskal mendizaletasunaren ondarea sustatzeko ahaleginen artean, Pou anaiek haien urterik oparoena bizi izan dute
Worku eta Obiri irabazle Elgoibarko krosean
Afrikarrak nagusi, gizonezkoetan Worku etiopiarrak ezustekoa emanda eta emakumezkoetan Obiri keniarrak espero zen garaipena erdietsita