EUSKAL PILOTA
Amaitu da Nafarroako 22. Paxaka txapelketa

Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 22. Paxaka txapelketako finalerdiak urtarrilaren 15ean jokatu ondoren, larunbat honetan lehiatu da final haundia, Iruritako Aranabia pilotalekuan.
Lehenik hirugarren postua zehazteko norgehiagoka jokatu zuten, non lehia ezin estuagoa izan zen. Azkenean, Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu) osatutako hirukoteak 9-8 irabazi zion Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundak (Arraioz) osatutakoari.
Jarraian, pilotalekuan bildu zen jende andanak final haundiaz gozatzeko aukera izan zuen, bertan Gorka Urtasun, Ugutz Zelaieta eta Jabi Apeztegiak txapela jantzi zutelarik, Oskar Urrutia, Iker Bereau eta Juan Mari Maiari 9-6 irabazita.
Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) txapelketako partida guztiak irabazita ailegatu ziren finalera, bai hasierako fasekoak, baita finalerdiak ere.
Lehen finalerdian, aurreneko faseko lehen sailkatuak, Oskar Urrutia (Irurita), Iker Bereau (Oiz) eta Juan Mari Maia (Elizondo) hirukoteak alegia, 9-4 irabazi zion Manu Irigoien (Erratzu), Mikel Sagaseta (Irurita) eta Kaiet Itoitzek (Erratzu) osatutakoari.
Bigarren finalerdian, lehen fasean bigarren izan ziren Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe), berriz, Xabier Barberena (Irurita), Egoitz Prim (Irurita) eta Aritz Alundaren (Arraioz) aurka 9-5 nagusitu ziren.
Hasierako fase hartan gainera, gerora txapeldun izan direnek 9-0 irabazi zioten finalean arerio zuten Gorka Urtasun (Irurita), Ugutz Zelaieta (Oiz) eta Jabi Apeztegia (Doneztebe) hirukoteari.
Baina finala guztiz ezberdina izan zen. Hasieratik agintzen hasi ziren Urtasun-Zelaieta-Apeztegia eta abantaila esanguratsuak eskuratu zituzten (5-1 eta 7-2), garaipena haien alde erraz eroriko zela pentsa zitekeelarik. Baina aurkariek ez zuten etsi ordea eta aldea murriztea lortu zuten, Urrutia-Bereau-Maiak 8-6ra hurblldu zirelarik. Baina azken jokoa egin zuten urdinek eta hartara txapela janztea lortu zuten.
Indarberrituta eta berrikuntzaz josia dator aurtengo Plazandreak
Bigarren edizioa ekainaren 21ean abiatuko da, bederatzi pilotari arituko direlarik hiru entrenatzaileren esanetara
Plazaz Plazako jardunaldia jokatu zen igandean Otxandion
Emaitza: Ainhoa Ruiz de Infante-Olatz Ruiz de Larramendi 19 / Olatz Arrizabalaga-Ane Mendiburu 22
Tafallak eta Etxarrik txapeletarako bidea argitu dute
Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa fase erabakigarrian sartu da