ARRAUNA
Amaiera eman diote Gipuzkoako batel ligari
Koronabirusaren eraginaren ondorioz, Gipuzkoako Arraun Federazioak aurtengo batelen liga amaitutzat eman du
Gipuzkoako Arraun Federazioak jakitera eman duenez, aurten espero baino azkarrago amaitutzat emango da liga, beste kirol jarduera asko bertan behera geratu diren bezala.
Arrauna Gipuzkoako batel liga bukatutzat eman da eta une honetan sailkapenean puntu gehien dituena izango da irabazle bere kategorian. Bestalde, hilaren 4an eta 5ean jokatzekoa zen Gipuzkoako batel txapelketa atzeratu egin da, asmoa delarik denboraldi honetan zehar izatea, baina datarik ez da oraindik jarri.
Pasa den astelehenean, oharra kaleratu zuen Gipuzkoako Arraun Federazioak Gipuzkoako eta Lapurdiko klubetako arduradunei zuzendua, bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta, salbuespenezko neurri batzuk hartu behar dituela jakinarazteko.
Bizi dugun alerta-egoera eta konfinamendu-neurria kontuan hartuta, Federazioko Zuzendaritza Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:
-2019/20ko Batelen Ligari dagokionez, aipatutako ligan sartutako azken estropadak bertan behera utzi dira eta behin betiko baliogabetu dira; beraz, Batelen Liga hori eta < b> behin betikotzat jo dira orain arte lortutako puntuak eta horien kudeaketatik eratorritako sailkapena. Lehenengo, bigarren eta hirugarren sailkatuei dagozkien banderak eta dominak garaiz emango zaizkie.
-2019/20ko Batel Txapelketari dagokionez, alerta eta konfinamendu egoera, hasiera batean, apirilaren 12ra arte luzatzen dela kontuan hartuta, txapelketa hori jokatzeko apirilaren 4rako eta 5erako aurreikusita zeuden estropadak aldi baterako etetea edo atzeratzea beste erremediorik ez dago. FGR honek une honetan Batel Txapelketa hori egiteko asmoa duenez, 2019/20ko Batelen Gipuzkoako Txapelketa atzeratutzat jotzea erabaki da. Bere garaian erabakiko da zein, noiz eta non egingo den, edo, bestela, txapelketa hori behin betiko bertan behera uztea erabaki behar den.
Beraz, aurreikusita zeuden hamabi jardunaldietatik sei jokatu dituztela jakinda (otsailaren 16an Zumaian jokatu behar zen jardunaldia bertan behera geratu zen hego haizeagatik) hauek dira irabazleak: Tolosaldea A izan da irabazlea infantil neskatan, Infantil mutiletan San Juan, Promesa neskatan San Juan A, Zumaia D kadete mutiletan, Jubenil neskatan Tolosaldea A eta neska absolutoetan Donostiarra A. San Juan izan da onena jubenil mutiletan, eta gizonezko seniorretan Donostiarrak irabazi du.
Sailkapenak honela gelditu dira:
Infantilak neskak:
1 TOLOSALDEA “A” 54, 2 SAN JUAN 48, 3 ORIO “A” 46, 4 ZUMAIA 42, 5 HIBAIKA “B” 38, 6 TOLOSALDEA “B” 32, 7 HERNANI “A” 27, 8 HIBAIKA “A” 17, 9 TOLOSALDEA “C” 17, 10 ORIO “B” 10, 11 HERNANI “B” 10
Infantilak (mutilak)
1 SAN JUAN 55, 2 ZUMAIA 51, 3 TOLOSALDEA “A” 43, 4 ORIO “A” 41, 5 TOLOSALDEA “B” 32, 6 ILLUNBE 29, 7 HERNANI 29, 8 ORIO “B” 15, 9 DONOSTIA A.L. 9, 10 UR JOKO 7, 11 ORIO “C” 0
Promesak (neskak)
1 SAN JUAN “A” 95, 2 TOLOSALDEA “A” 91, 3 ZUMAIA “A” 86, 4 HERNANI “A” 80, 5 HIBAIKA 77, 6 ORIO “A” 72, 7 ZARAUTZ 62, 8 TOLOSALDEA “B 58, 9 TOLOSALDEA “C” 58, 10 TOLOSALDEA “D” 47, 11 ZUMAIA “B” 46, 12 UR JOKO 43, 13 GETARIA 33, 14 HERNANI “B” 25, 15 DONOSTIA A.L. “A” 25, 16 MUTRIKU 21, 17 TOLOSALDEA “E” 17, 18 ORIO “B” 11, 19 DONOSTIA A.L. “B” 7, 20 SAN JUAN “B” 0
Kadeteak mutilak
1 ZUMAIA “D” 100, 2 ORIO “A” 91, 3 ZUMAIA “A” 89, 4 TOLOSALDEA “A” 88, 5 ORIO “B” 72, 6 SAN JUAN “A” 71, 7 ZUMAIA “B” 67, 8 SAN JUAN “C” 66, 9 HIBAIKA “A” 64, 10 SAN JUAN “B” 64, 11 TOLOSALDEA “B” 55, 12 HERNANI 46, 13 DONOSTIA A.L. 39, 14 ZUMAIA “C” 39, 15 ILLUNBE 31, 16 ZARAUTZ 25, 17 HIBAIKA “B” 25, 18 ORIO “C” 5 5 5 19 TOLOSALDEA “C” 0
Jubenilak (neskak)
1 TOLOSALDEA “A” 39, 2 ORIO “A” 37, 3 SAN JUAN 30, 4 GETARIA 21, 5 MUTRIKU 18, 6 ORIO “B” 14, 7 TOLOSALDEA “B” 14, 8 HIBAIKA 5
Absolutuak (neskak)
1 DONOSTIARRA “A” 28, 2 SAN JUAN 18, 3 DONOSTIARRA “B” 18, 4 DONOSTIA A.L. 16, 5 HERNANI 10, 6 HIBAIKA 9, 7 ILLUNBE 8
Jubenilak mutilak
1 SAN JUAN 80, 2 YOLA “A” 73, 3 TOLOSALDEA “A” 65, 4 ZARAUTZ “A” 60, 5 ZUMAIA 59, 6 ILLUNBE “B” 54, 7 ILLUNBE “A” 44, 8 HIBAIKA 42, 9 ORIO 41, 10 HERNANI “A” 39, 11 TOLOSALDEA “B” 37, 12 ZARAUTZ “B” 30, 13 UR JOKO 24, 14 HERNANI “B” 24, 15 YOLA “B” 22, 16 DONOSTIA A.L. 17
Gizonezko Seniorrak
1 DONOSTIARRA 32, 2 ILLUNBE 23, 3 ORIO 21, 4 SAN JUAN 21, 5 ZARAUTZ 20, 6 LAPURDI A.T. 13, 7 MUTRIKU 7, 8 DONOSTIA A.L. 0
Arraun Lagunak eta Orio, garaile Lekeition
Donostia Arraun Lagunakek eta Oriok bereganatu dute Lekeitioko 43. bandera, traineru denboraldiaurreko azken probetakoa
Donostiarra nagusitu da Mutrikuko XXI. ikurrinan
20:24.26ko denbora eginda, 11 segundo atera zizkion bigarren sailkatuari, Zierbenari alegia
Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok
Gazteen mailan, gizonezkoetan urrea Santurtzik eraman zuen eta emakumezkoetan Kaiku nagusitu zen