EUSKAL PILOTA
Amaia Aldai eta Nora Mendizabal, txapeldun
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Emakumezkoen pilotak pauso handiak ematen jarraitzen du oraindik egiteko duen bide luzean, eta oraingoan bere sabaietako bat hautsi du berriro, 1600 zale bildu baitziren Nafarroa Arenan Nafarroako Foru Komunitateko Torneoko finalak ikusteko. Gure geografiako frontoi oso gutxik har lezaketen sarrera batekin, eta Iruñeko esparruan antolatu den festarekin ikaragarri gozatu zuten pilotazaleen babesarekin, Goiuri Zabaletak, gaztetan, eta Amaia Aldai-Nora Mendizabalek irabazi zituzten pilota mistoko txapelak, bigarren edizio honetan jarritako helburu guztiak bete dituen txapelketa batean.
Nafarroako Foru Komunitatea Torneoa emakumeen pilotaren erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta kirol honetan aritzen diren guztiek txapelketa guztiz ireki batean parte hartzeko aukera izan dute, izena eman duten guztien ezaugarrietara egokitu den txapelketa izan baita honakoa.
Finalei dagokienez, elite mailan, Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek 22 eta 16 gainditu zituzten Maddi Barrokal eta Itxaso Erasun, aurreko koadroetan borroka handia izan zuen partidan. Azkenenerako, ordea, Amaia Aldai nagusitu zen, Dimako pilotariak tantoak amaitzeko orduan eskarmentu eta erabakitasun handiagoa erakutsi baitzuen.
Gazteen Lau t ‘erdikoan, Leitzako Goiuri Zabaletak txapela etxean geratzea lortu zuen, finalean Leire Galeano gipuzkoarra 18-10 mendean hartuta. Pilotari nafarrak kalitate eta indar handia erakutsi zuen bere pilotakadetan, eta badirudi laster jauzia eman eta eliteko pilotarien artean lehiatzeko moduan izango dela.
Nafarroako Foru Komunitatea torneoa
Igandea, 2022-06-05 Ordua: 12:00 Nafarroa Arena
Lehenengo partida, eskuz banakako 4 ½ ko finala, pilota mistoa gazteak
Leire Galeano 10 Goiuri Zabaleta 18
Bigarren partida, eskuz binakako 3. eta 4. postuak, pilota mistoa elite
Madalen Etxegarai – Irati Zabala 18 Leire Oskoz – Uxue Oses 4
Hirugarren partida, eskuz binakako FINAL HANDIA pilota mistoa elite
Amaia Aldai – Nora Mendizabal 22 Maddi Barrokal – Itxaso Erasun 16
Arraioz nagusitu da promozioko laxoa txapelketan
Finalean Irurita eta Arraioz neurtu ziren eta lehia estu eta ikusgarri baten ondoren, arraioztarrak nagusitu ziren, 8-9
Xabier Azpirozek irabazi zuen Eguberrietako erremonte txapelketa
Lekunberriko atzelariak hiruko finalean Xanti Uterga doneztebarra eta Ion Etxeberria azpeitiarra gainditu zituen
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa