MENDI LASTERKETAK

Alvaro Ramos eta Maria Ordoñezek irabazi dute Nafarroako Trail Running Txapelketa

by | 2021/04/01

Argazkiak: Nafarroako Atletismo Federakuntza

Hasia da mendi lasterketen denboraldia Nafarroan, eta aurreko igandean jokatu zen Betagarri Trail izeneko probaren lehenengo edizioa, Antzinen, bide batez  Nafarroako Txapelketa izan zena ere.

Partehartzaile kopuru ederrarekin (izena emandako 250 kirolarietatik 219k amaitu zuten 23 kilometroko lasterketa) eta eguraldi ikusgarria tarteko, Alvaro Ramos eta Maria Ordoñezek irabazi zuten Nafarroako Trail Running Txapelketa.

Gizonezkoetan, esan bezala  Alvaro Ramos (A4Xkm) nagusitu zen 1:39:18ko denborarekin, jeitsierako azken kilometroetan ireki zuelarik aurkariekiko tartea. Bigarrena Ion Ridruejo (At. Ardoi) izan zen (1:40:03) eta hirugarrena Ion Sola (Hiru-Herri) 1:40:52ko denbora eginda.

Emakumezkoetan berriz, Maria Ordoñezek eskuratu zuen garaipena, 1:53:37ko denbora baliatu zuelarik ibilbidea osatzeko. Bere atzetik Ainara Alcuaz helmugaratu zen bigarren postuan eta Rebeca Mariñok osatu zuen podiuma.

Lasterketaren antolakuntzak ezarritako osasun protokoloa zorrotz bete zen uneoro: probaren irteeran zein amaieran musukoak jantzi behar izan zituzten, lasterkariak taldeka atera ziren (50naka zehazki), berotzeko gune isolatuak,e.a.

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1       01:53:37    MARIA ORDOÑEZ MARINA

2       02:04:57    AINARA ALCUAZ RODRIGUEZ

3       02:05:21    MARIA REBECA MARIÑO TORRADO

4       02:10:17    MARIA IRIGOIEN DE MENDIZABAL

5       02:12:35    ELISA GONZALEZ FRANCO

6       02:14:37    INES PATRICIO ZAFRA

7       02:14:56    LAURA SANZ GARAYALDE

8       02:16:39    IRENE ARTAZKOZ

9       02:17:04    NURIA MENDIBI ARMENDARIZ

10     02:19:32    ITZIAR OTEIZA RESANO

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1       01:39:18    ALVARO RAMOS PEÑA

2       01:40:03    ION RIDRUEJO FERNANDEZ

3       01:40:52    ION SOLA TORRALBA

4       01:43:06    HODEI LUJANBIO APEZETXEA

5       01:44:13    IVAN ACEREDA PASCUAL

6       01:46:18    UNAI PLAZA ARNAL

7       01:46:32    SERGIO FERNANDEZ ALBIZU

8       01:47:08    UNAI VISUS PEREZ

9       01:47:37    RUBEN ASTIZ RODRIGUEZ

10     01:48:42    MIKEL ETXAMENDI VILLANUEVA

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...