MENDI LASTERKETAK
Alvaro Ramos eta Maria Ordoñezek irabazi dute Nafarroako Trail Running Txapelketa
Hasia da mendi lasterketen denboraldia Nafarroan, eta aurreko igandean jokatu zen Betagarri Trail izeneko probaren lehenengo edizioa, Antzinen, bide batez Nafarroako Txapelketa izan zena ere.
Partehartzaile kopuru ederrarekin (izena emandako 250 kirolarietatik 219k amaitu zuten 23 kilometroko lasterketa) eta eguraldi ikusgarria tarteko, Alvaro Ramos eta Maria Ordoñezek irabazi zuten Nafarroako Trail Running Txapelketa.
Gizonezkoetan, esan bezala Alvaro Ramos (A4Xkm) nagusitu zen 1:39:18ko denborarekin, jeitsierako azken kilometroetan ireki zuelarik aurkariekiko tartea. Bigarrena Ion Ridruejo (At. Ardoi) izan zen (1:40:03) eta hirugarrena Ion Sola (Hiru-Herri) 1:40:52ko denbora eginda.
Emakumezkoetan berriz, Maria Ordoñezek eskuratu zuen garaipena, 1:53:37ko denbora baliatu zuelarik ibilbidea osatzeko. Bere atzetik Ainara Alcuaz helmugaratu zen bigarren postuan eta Rebeca Mariñok osatu zuen podiuma.
Lasterketaren antolakuntzak ezarritako osasun protokoloa zorrotz bete zen uneoro: probaren irteeran zein amaieran musukoak jantzi behar izan zituzten, lasterkariak taldeka atera ziren (50naka zehazki), berotzeko gune isolatuak,e.a.
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1 01:53:37 MARIA ORDOÑEZ MARINA
2 02:04:57 AINARA ALCUAZ RODRIGUEZ
3 02:05:21 MARIA REBECA MARIÑO TORRADO
4 02:10:17 MARIA IRIGOIEN DE MENDIZABAL
5 02:12:35 ELISA GONZALEZ FRANCO
6 02:14:37 INES PATRICIO ZAFRA
7 02:14:56 LAURA SANZ GARAYALDE
8 02:16:39 IRENE ARTAZKOZ
9 02:17:04 NURIA MENDIBI ARMENDARIZ
10 02:19:32 ITZIAR OTEIZA RESANO
GIZONEZKOEN SAILKAPENA
1 01:39:18 ALVARO RAMOS PEÑA
2 01:40:03 ION RIDRUEJO FERNANDEZ
3 01:40:52 ION SOLA TORRALBA
4 01:43:06 HODEI LUJANBIO APEZETXEA
5 01:44:13 IVAN ACEREDA PASCUAL
6 01:46:18 UNAI PLAZA ARNAL
7 01:46:32 SERGIO FERNANDEZ ALBIZU
8 01:47:08 UNAI VISUS PEREZ
9 01:47:37 RUBEN ASTIZ RODRIGUEZ
10 01:48:42 MIKEL ETXAMENDI VILLANUEVA
Gasteiz-Iruñea II Buts zirkuitua, 2021era atzeratu dute
Koronabirusaren pandemia dela eta, proba 2021eko maiatzaren 7an egitea erabaki dute antolatzaileek
2020an ez da Ehunmilak probarik lehiatuko
Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu dira koronabirusaren eraginagatik
Irailaren 12ra atzeratu dute Aloñako Igoera
Data aldaketa honek berrikuntzak ekarriko ditu, normalean igandean lehiatzen den lasterketa larunbatera pasako da eta goizean egin beharrean atsaldeko 16:00etan hasiko da