FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Alaves – Reala, maiatzaren 4an
Alaves – Reala partida izango dugu III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren azken jardunaldian. Maiatzaren 4an jokatuko da, larunbatarekin, Mendizorrotzan, arratsaldeko 18:30etan.
Talde bien arteko lehengo bueltako partida abenduaren 21ean jokatu zuten Anoetan, eta orduko hartan 0-1 irabazi zuen Alavesek.
Bigarren bueltan gaude dagoeneko, III. Euskal Herria Txapelaren azken partida izango dugu larunbatekoa eta finalera sartzeko postua izando dute jokoan. Izan ere, sailkapenari begiratu bat eman, eta Eibarrek 9 punturekin finalean dugu, eta Realak 7 puntu eta Alavesek 6 izanik, Realak nahikoa du berdinketarekin finalean sartzeko, Alavesek irabazi beste aukerarik ez duenean, III. Euskal Herria Txapelaren finala jokatu nahi badu, behintzat.
2018/19
III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
Igandean, Alaves-Athletic
Aste honetan ere badugu IV. Euskal Herria Txapelaren partida. Igandekoa bigarren bueltako laugarren partida izango da
Athletic 0-1 Osasuna
Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako hirugarren partida. Garaipen honekin sailkapenaren hirugarren tokira gora egin du. Zazpi puntu ditu orain
Eibar-Reala, bertan-behera
RFEF-eko Konpetizio Batzordeak bertan-behera utzi du igande honetan jokatzeko zen Eibar-Reala partida, Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, airean dioxinak eta furano maila altuak direlako.