HERRI KIROLAK
Ainhoa Etxabe da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidente berria
Argazkiak: herrikirolakgipuzkoa.eu
Zuzendaritza aldaketa eman berri da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioan, eta aurrenekoz, emakumezko batek hartu du presidente kargua: Ainhoa Etxabe
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak aukeratu du zuzendaritza talde berria. Hori aukeratzeko bozketa urriaren bukaeran egin zuten, Ainhoa Etxabe Mujika oriotarra buru den taldea aukeratua izan zelarik, eta ordutik hura da presidente berria. Era horretan, Gipuzkoako federazioak aurrenengo aldiz emakume bat izango du presidente.
Aukeratua izan den zuzendaritza talde berriko kideak honakoak dira: Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra, Joseba Ostolaza harrijasotzaile zestoarra, Iñaki Oliden herri-kirolari oriotarra, Jon Unanue Goenatxo III.a Azkoitiako harri-jasotzailea, Iñigo Eizagirre harrijasotzaile zarauztarra eta Jose Ignazio Saizar “Luxarbe” harrijasotzaile oriotarra.
Ainhoa Etxabek jakinarazi duenez, dagoeneko lanean hasi dira, gogoz gainera, Herri kirolak gizartean zabalkunde eta babes handiagoa izan dezan. Hilabete edo bada zuzendaritza berriko kideak lanean hasi zirenetik, eta momentuz martxa hartzen ari dira. Hala ere, helburu batzuk oso argi dituzte, batetik komunikazioan lan gehiago egiten saiatuko dira, kirol tradizionalek gizartean zabalkunde eta babes handiagoa izan dezaten. Eta bestetik, emakumeen kirola sustatzen gogor saiatuko dira ere, herri kiroletan presentzia handiagoa izan dezaten.
Beraz, honakoa da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren zuzendaritza berriaren egitura:
-Ainhoa Etxabe (presidentea)
-Joseba Ostolatza (presidente ordea)
-Iñaki Oliden (idazkaria)
-Bokalak:Iñigo Eizagirre, Julen Alberdi, Jon Unanue eta Jose Ignazio Saizar
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Donostian du egoitza, Anoeta pasealekuko 5. zenbakian, hain zuzen ere.
HERRI KIROLAK
Herri Kirol Txapelketen finalak jokatu ziren igandean Lekunberrin
Aizkoran Hodei Ezpeleta nagusitu zen eta harri-jasotzen Urdax Magunazelaia eta Karmele Gisasola
600 kiloetako lehen jardunaldia jokatu da
Goiherri-Erandion jokatutako saioan, Gaztedi A zein Goiherrik 6,5 puntu bildu zituzten
Gaztedi A taldeak irabazi du 640 kiloko Euskadiko txapela
Merezimendu osoz eskuratu du kategoria honetako txapela, hiru jardunaldietan onena izanda