MENDIA/MENDI LASTERKETAK
Ainara Uribarri eta Xabi Lete nagusi mendi lasterketetan
Ainara Uribarri eta Xabi Lete nagusitu dira Euskal Mendizale Federazioaren mendi lasterketen sailkapenean
Larunbatean jasoko dituzte sariak Gasteizen, Federazioaren esku dauden diziplina ezberdinetako euskal selekzioko kideei omenaldia eskaintzeko baliatuko duten ekitaldian.
⛰?➡️ AINARA URIBARRI ETA XABI LETE IZAN DIRA MENDI LASTERKETETAKO 2019ko RANKINGAREN IRABAZLEAK! Zorionak!??
.
⛰?➡️ ¡AINARA URIBARRI Y XABI LETE SON LOS GANADORES DEL “RÁNKING 2019 DE CARRERAS POR MONTAÑA”! ?? pic.twitter.com/n0iKFvlTvf— Euskal Mendizale Federazioa EMF-FVM (@Emffvm) November 14, 2019
Pasa den asteburuan Urduñan jokatutako lasterketarekin amaitu zen Euskal Mendi Federazioak (EMF) antolatutako aurtengo mendi lasterketetako sailkapena, guztira 22 lasterketa jokatu direlarik.
Markina-Xemeingo Kalamuako jaitsiera izan zen urtarrilaren 19an, rankingari hasiera eman zion lasterketa eta hartan Mayi Mujika emakumeetan eta Joseba Plaza gizonezkoetan izan ziren azkarrenak ibilbidea osatzen. Urduñan jokatu den azken lasterketa honetan berriz, Andrea Garay eta Kepa Vallejo izan ziren txapeldun.
Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Araban jokatu dira proba guztiak. Proba gehien jokatu dituen korrikalaria, Asier Muguruza izan da 11 probarekin. Beste hiru korrikalarik ere, 10 proba jokatu dituzte, tartean, senior emakumeen artean bigarren sailkatu den Garazi Sampedrok. Rankingaren beste datu esanguratsua zera izan da, 27 korrikalarik, 6 proba baina gehiagotan parte hartu dutela.
Senior mailan, Ainara Uribarrik eta Xabi Letek irabazi dute rankinga. Bi oñatiarrak izan dira erregularrenak urte guztian zehar. Uribarrik, zortzi lasterketa jokatu ditu denera. Bitan, bigarren postuan izan da, eta beste hiru probatan berriz hirugarren. Gizonezkoetan, Xabi Letek ere beste zortzi probatan hartu du parte. Lasterketa batean garaile, eta beste batean hirugarren amaitzea lortu du aurtengo rankingean.
Esan bezala, 22 izan dira hilabete hauetan guztietan jokatu diren lasterketak, distantzia ezberdinetakoak: hiru ultra distantziakoak izan dira; lau, lasterketa bertikalak; jaitsiera modalitateko bat eta beste guztiak 20 eta 42 kilometro bitartekoak. Tartean, hiru diziplinetako txapelketak ere jokatu dira. Leitzan izan zen Euskal Herria Mendi Erronka, ultra distantzian. Bertan Uxue Fraile eta Ion Azpiroz gailendu ziren. Tolosan (Gipuzkoa) T3T lasterketa jokatu zen, maratoi arteko distantzian, eta Hassan Ait Chaou eta Amaia Amantegi izan ziren garaileak; eta Ttutturreko bertikalean (Intza), berriz, Maite Etxezarretak eta Iñigo Alzolak jantzi zituzten txapelak.
KADETE, JUNIOR eta SENIOR MAILAKO AZKEN SAILKAPENAK
SENIOR NESKAK
1.- Ainara Uribarri 5987 puntu.
2.- Garazi Sampedro 5982 puntu.
3.- Montse Morote 5945 puntu.
SENIOR MUTILAK
1.- Xabi Lete 5979 puntu.
2.- Jon Vegas 5971 puntu.
3.- Igor Olalde 5957 puntu
KADETE NESKAK
1.- Irene Iturria 2999 puntu.
2.- Amaiur Zuazua 1000 puntu.
3.- Eider Irizar 1000 puntu.
KADETE MUTILAK
1.- Julen Goenaga 4000 puntu.
2.- Ion Cabada 3998 puntu.
3.- Jon Razkin 3997 puntu.
JUNIOR NESKAK
1.- Nagore Uribarri 4000 puntu.
2.- Lide Urrestarazu 1000 puntu.
3.- Idoia Martinez 1000 puntu.
JUNIOR MUTILAK
1.- Eki Imaz 4000 puntu.
2.- Ander Villanueva 3998 puntu.
3.- Iñaki Latasa 3993 puntu.
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien arteko postutan sartu dira Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan
Kike Zurutuza: “Euskal selekzioa ez dago bere unerik gorenean”
Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuzari UZTARRIA Azpetiko herri aldizkarian egindako elkarrizketa
Munduko Kopako Tromso Skyrace lasterketeta: Iñarra eta Zorroza lehen hamarren artean
Euskal Selekzioko Ander Iñarrak eta Maria Zorrozak lehen hamarretan amaitu zuten. Oihana Azkorbebeitiak bertan behera utzi zuen lasterketa hankeko minez