TXIRRINDULARITZA
Ailetz Lasak irabazi du Dorletako Ama XLIII. Saria
Dorletako Ama XLIII. Saria lehiatu zen pasa de igandean Leintz-Gatzagan, non Laboral Kutxa – Euskadi Fundazioa taldearen nagusitasuna erabatekoa izan zen.
Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Euskaldun Txapelketako laugarren txirrindulari proba goizeko 10:00etan hasi zen Maulanda auzoan, 160 txirrindularien parte hartzearekin.
Aurreko edizioekin alderatuz, COVID-19arengatik ezarritako arauak direla eta aldaketak egin zituzten ibilbidean. Nabarmenena, Gatzagainen hasi eta bukatu zela da, eta mendatea hirutan igo behar izan zutela, hartara gogorragoa egin zitzaielarik txirrindulariei.
118 kilometroko lasterketa 2. mailako Gatzagako bigarren igoeraren ondoko jaitsieran hautsi zen, Arlabanen, Laboral Kutxako hiru txirrindularik egin baitzuten aurrera: Ailetz Lasak, Xabier Isasak eta Ibai Ruiz de Arkautek. Minutu bateko tartea atera zieten jarraitzaileei. Azkenean, Gatzagako helmugako azken igoeran, Ailetz Lasa eta Xabier Isasi bakarrik geratu ziren, eta euren arteko esprintean Lasa izan zen azkarrena (2:31:37). Hirugarren tokian euren taldekide Unai Iribar sartu zen, 20 segundora.
Laboral Kutxako ziordiarrak afizionatuen mailako bere lehen garaipena lortu zuen beraz, etapa garaipenaz gain, mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.
Dorletako Ama XLIII. Saria Gatzaga
SAILKAPENA
1º 150 LASA LIZARRAGA, Ailetz S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 2:31:37
2º 156 ISASA LARRAÑAGA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD d.b.
3º 147 IRIBAR JAUREGI, Unai S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 20 segundora
4º 69 ARZA GARIN, Unai S23 LIZARTE 20ra
5º 257 HARO CRIOLLO, Wilson Steven ECU ELI ESSAX 25ra
6º 41 ROMERO ALVAREZ, Francisco de Bo S23 BAQUE TEAM 29ra
7º 155 RUIZ DE ARCAUTE CUESTA, Ibai S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 33ra
8º 11 SANCHEZ PRADO, Miguel S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 36ra
9º 137 MARIN ARAGON, Jose S23 TELCO.M – ON CLIMA – OSES 40ra
10º 149 BERASATEGI GARMENDIA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 52ra
11º 52 HIERRO NUÑEZ, Unai S23 BAQUE TEAM 54ra
12º 158 MINTEGI CLAVER, Iker S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 56ra
13º 86 IBARLUZEA ALBERDI, Jon S23 GRUPO EULEN 1:16ra
14º 264 MONROY CEBALLOS, Pedro Luis S23 GOMUR – CANTABRIA INFINITA 1:27ra
15º 327 ALONSO CIPRIAN, John Jairo COL S23 CAJA RURAL – SEGUROS RGA 1:39ra
16º 33 ALVAREZ ARRIOLA, Imanol S23 EISER-HIRUMET 1:45ra
17º 74 WESTLEY, Dylan GBR S23 LIZARTE 2:02ra
18º 509 MERDJ, Aymene ALG S23 ALJERIAKO SELEKZIOA 2:14ra
19º 65 GIL VELAZ, Jon S23 LIZARTE 2:18ra
20º 51 ORTEGA SORO, Gorka S23 BAQUE TEAM 2:40ra
TXIRRINDULARITZA
Iker Eskibel eta Xabier Berasategi, Euskadiko txapeldun berriak
Araban jokatu zen afizionatuen Euskadiko Txapelketa, 23 azpikoetan Berasategi eta elitekoen mailan Eskibel izan zirelarik irabazleak
Aitor Altuna: «Konpetiziotik at, proba librean beste anaitasun eta disfrutatzeko modu bat aurkitu nuen»
Transpyrenees proban parte hartu berri duen Aitor Altunarekin solasaldia
Aiztondo Klasika-Patxi Alkorta Memoriala bertan behera geratu da
Antolatzaileei ezinezkoa egiten zaie txirrindulari, antolatzaile eta zaleen segurtasuna bermatzeko beharko litzatekeen azpiegiturari aurre egitea