EUSKAL PILOTA
Abuztuaren 4an hasiko da Antiguako 72. Pilota Txapelketa
Covid19 gaitzak eragindako osasun egoeraren oztopoak gaindituta, aurten ere Antiguako Pilotazaleok elkarteak bere pilota txapelketa sonatua antolatu du
Euskal Autonomia Erkidegoko afizionatu mailako txapelketa zahar honen 72. edizioa izango da aurtengoa, abuztuaren 4ean hasi eta hil bereko 29an amaituko delarik.
Hori bai, egoerak behartuta, formato motzagoan garatuko da lehiaketa, iazko 19 jaialdiak 9ra murriztu dituzte eta mutilen promesa eta nagusietan, zortzi bikotetik seira jaitsi behar izan dute partaidetza.
Eliteetan Espinal-Gaskue, Murua-Aldave eta Elola-Sarasak osatuko dute A taldea eta Mata-Elizegi, Julen Alberdi-Irurita eta Ioritz Egiguren-Altuzarra izango dira B taldeko partaideak.
Promesetan, berriz, Josu Olaetxea-Lizeaga, Larrazabal-Ganboa eta Fernandez-Apezetxea dira lehen taldeko bikoteak eta Zabala-Ibarloza, De la Fuente-Morgaetxebarria eta Unai Alberdi-Santamaria bigarrenekoak. Ligaxka eran arituko dira eta multzo bakoitzeko bi onenak finalerdietara sailkatuko dira.
Nesketan ere partaidetza murriztu behar izan dute eta lau izango dira parte hartuko duten pilotariak: Olatz Arrizabalaga, Olatz Ruiz de Larramendi, Amaia Aldai eta Miren Larrarte.
Emakumezkoen txapelketan, kategoria bakarra egongo da, eta lau partaideek jokatuko dute bakarka, txapelketa finalaurreko fasean hasiko delarik.
Gizonezkoen kasuan, promesa eta senior kategoriak egongo dira. Kategoria bakoitzean sei bikotek hartuko dute parte, eta hiru bikoteko bi multzotan banatuko dira. Ligaxka bakoitzeko bi onenak finalaurrekoetara sailkatuko dira, eta ondoren finalak jokatuko dira.
Ligaxkak abuztuaren 4tik 19ra izango dira, eta finalaurrekoak hil bereko 25 eta 26an jokatuko dira. Final guztiak abuztuaren 29an izango dira, larunbatean.
Guztira 145 pertsona joan ahal izango dira partidak ikustera baina gerturatzerik ez dutenek internetetik jarraitzeko aukera izango dute, zuzenean emango baitute Antiguako Pilotazaleok elkartearen Youtubeko kanalaren bitartez.
Antiguako txapelketako 72. edizioko egutegia irakurtzeko sakatu HEMEN
Antiguako Pilotazaleok aurten argitaratutako aldizkaria eskuragarri duzue HEMEN
Aldai-Orbegozo eta Espinar-Agirre, Emakume Master Cupeko finalean
Finalerdietan, 22-12 eta 22-18 irabazi diete Arrizabalaga-Gentzane Aldairi eta Ruiz de Infante-Arrillagari, hurrenez hurren
Binakako Erremonte Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu da
Juanenea-Larrañagak erreakzionatu dute eta Ansak eta Aizpuruk galdu gabe jarraitzen dute
Beaskoetxea eta Del Rio, Donostia Gran Slam-eko txapeldunak
Finalean, Hormaetxea eta Manzisidorri 15-9 eta 15-12 irabazita