EUSKAL PILOTA
Abiatzear da aurtengo Hondarribia Grand Slam zesta punta txapelketa

Hondarribia Grand Slam txapelketa irailaren 18an hasiko da
Urtero lez, aurtengo udan zen jokatzekoa Jostaldi pilotalekuan Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den Hondarribia Grand Slam txapelketa baina COVID19 gaitzak eragindako egoera dela eta, aurtengo edizioa atzeratu behar izan da.
Gauzak horrela, Jai Alive, Hondarribiko Pilota Eskola eta Hondarribiko Udalak, hurrengo asteetan antolatuko dute aipatu txapelketa, datozen bost ostiraletan lehiaketako jaialdiak egingo direlarik.
Bi taldetan egongo da banatuta lehiaketa:
A Taldea:
Goiko-Irastorza
Beaskoetxea-Lopez
Barandika-Mancisidor
B Taldea:
Olharan-Etcheto
Hormaetxea-Minvielle
Olha-Del Rio
Jai Aliveko arduraduna den Mikel Egigurenek aditzera eman duenez, azken orduan, Unai Lekerika eta Ibon Aldazabal txapelketatik at geratu dira, Estatu Batuetara abiatu behar izan direlako, haien ordez bi pilotari gazte arituko direlarik: Julen Del Río eta Mikel Mancisidor.
Irailaren 18an eta 25ean zein urriko 2an ligaxken partiduak lehiatuko dira, A multozko lehia bat eta B multzoko beste bat. Urriaren 9an finalerdiak jokatuko dira eta hilaren 16an final nagusiaren txanda izango da.
Aurtengo 14. Grand Slam zesta punta txapelketa egungo osasun egoerara egokituta izango da. Metro eta erdiko distantzia mantendu beharko du publikoak, musukoa jantzita eraman beharko da eta banaka egon beharko da eserita.
Halaber, pilotalekuak 700 lagunentzako aforoa badu ere, 330 bat sartu ahalko dira partiduetara. Gainera, ikusleak euren eserlekuetan esertzen laguntzeko eta protokoloa bermatzeko laguntzaileak egongo direla baieztatu dute udaletik.
Ostiral honetan, irailak 18, jokatuko den aurreneko jardunaldian, honako norgehiagokak egongo dira: batetik, Goikoetxea-Irastorza bikoteak Barandika eta Mancisidorren aurka neurtuko ditu indarrak, bestetik Olharan-Etcheto eta Olha-Del Rio bikoteen arteko lehia izango delarik.
Antolakuntzak onartu duenez, bizi dugun egoera dela eta, ez da batere erraza pilota lehiaketak antolatzea, baina 2007an egin zuten bezala (Jostaldi pilotalekua berrituz), oraingoan ere ausart jokatzea erabaki dute eta aurrera egin dute prestaketa-lan guztiekin.
Erremontea abian jarriko da berriro ekainean
Dagoeneko entrenamenduak hasiak dira Galarretan eta Oriamendik lehiaketa antolatuko du
Udazkenera arte atzeratu da Euskal Herriko kluben arteko Nazionalaren azken fasea
Geratzen diren bi jardunaldiak, finalaurreko bat eta finala bera, iraila pasa arte ez dira jokatuko
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe