EUSKAL PILOTA
Abiatu da XXI. Paxaka txapelketa
Urtarrila hasi bezain pronto abiatu da XXI. Paxaka txapelketa. Laxoa garaiak atzean utzita, laxoa kopa eta promozio txapelketa bukaturik, guante luzea armairuan gorde eta motzarekin jokatzeko garaia iritsi da beraz.
Sei hirukotek eman dute izena Laxoa Elkarteak antolatutako paxaka txapelketaren 21. edizioan. Oiztik eta Doneztebetik hirukote bana eta Baztango pilotariak nahasiak izango dituzten beste lau talde.
Txapelketa 6 taldek osatuko dute beraz:
Manu Irigoyen, Mikel Mindeguia eta Kaiet Itoiz.
Oskar Urrutia, Aritz Alunda eta Mikel Sagaseta.
Xabier Barberena, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea.
Gorka Urtasun, Egoitz Prim eta Juan Mari Maia.
Oitzeko taldea.
Doneztebeko taldea.
Dagoeneko jokatu den lehenengo jardunaldiko emaitzak honakoak izan dira:
Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu), 9; Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita), 8.
Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz), 9; Jon Apeztegia – Mikel Telletxea – I. Santesteban (Doneztebe), 6.
Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita); Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan M. Maia (Elizondo). Partida hau atzeratu egin da eta aurrerago jokatuko da. gibeleratua.
Berehala jokatuko dira hurrengo bi jardunaldiak ere:
Bigarrena, urtarrilaren 6an, honako neurketak izango direlarik:
Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu) vs Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita)
Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) – Mikel Sagaseta (Irurita) vs Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz)
Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan M. Maia (Elizondo) vs Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Mikel Telletxea (Doneztebe)
Hirugarren jardunaldia aldiz, urtarrilaren 10ean, igande arratsaldean jokatuko dute:
Manu Irigoien (Erratzu) – Mikel Mindegia (Arraioz) – Kaiet Itoitz (Erratzu) vs Ioritz Zelaieta – Laurendi Zelaieta – Iker Bereau (Oiz)
Oskar Urrutia (Irurita) – Aritz Alunda (Arraioz) vs Gorka Urtasun (Irurita) – Egoitz Prim (Irurita) – Juan M. Maia (Elizondo)
Xabi Barberena – Guillermo Etxenike – Miguel Angel Iñarrea (Irurita) vs Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Mikel Telletxea (Doneztebe)
Lehen fasearen ondotik, lau lehenbizikoek finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 31n eta finala otsailaren 6an izanen da.
Iazko edizioan, Irigoien-Mindegia-Salaburu txapeldunak
Manu Irigoienek (Erratzu), Mikel Mindegiak (Arraioz) eta Joxe Mari Salaburuk (Irurita) irabazi zuten XX. Paxaka txapelketa Iruritako “Aranabia” pilotalekuan jokatutako finalean 9 joko eta 5 Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Miguel A. Iñarrea iruritarrei irabazi ondoren.
Arribas-Garciak eta Iris-Mateok jantzi dituzte Nafarroa Foru Komunitateko lehen txapelak
Larrarte eta Erasunek Nafarroa Arenarako lehen txartelak eskuratu zituzten
Mendaur taldeak irabazi du Malerrekako pilota erronka
Partida bana irabazi zuen talde bakoitzak, baina Mendaurkoek lau tanto gehiago egin zituzten
Segurola eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.a eta Azpiroz gainditu dituzte
40-37 irabazi zieten beste partida ikusgarri batean