HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Abian da Nafarroako launakako sokatira txapelketa
Argazkiak: Egursport
Nafarroako 4x4ko Sokatira txapelketa iragan larunbatean hasi zen, apirilaren 23an, Lekunberrin, non emakumezkoak 255 kilotan eta gizonezkoak 320 kilotan kategoria horietako lehen jardunaldia jokatu zuten.
Gizonezkoetan, orotara bost talde aritu ziren lehian: Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Amaiur eta Antsoain. Emakumezkoetan, berriz, Amaiurrek bi laukote atera zituen, Araxesek bezala. Beti Gazte, Antsoain eta Txantrea ere lehiatu ziren.
Gizonezkoen lehian, Beti Gaztek irabazi zituen tiraldi guztiak, Amaiur izan zen bigarren, Txantrea hirugarren, Berriozar laugarren eta Antsoain bosgarren.
SAILKAPENA
1- Beti Gazte 5 puntu
2- Amaiur 4 puntu
3- Txantrea 3 puntu
4- Berriozar 2 puntu
5- Antsoain 1 puntu
Emakumezkoetan ere Beti Gazte izan zen nagusi, Antsoain bigarren, Txantrea hirugarren, Amaiur A laugarren, Amaiur Bk eta Araxes Ak berdindu egin zuten bosgarren postuan eta Araxes B zazpigarren izan zen.
SAILKAPENA
1- Beti Gazte 7 puntu
2- Antsoain 6 puntu
3- Txantrea 5 puntu
4- Amaiur A 4 puntu
5- Amaiur B 2,5 puntu
6- Araxes A 2,5 puntu
7- Araxes B 1 puntu
Kategoria hauetako bigarren eta azkeneko jardunaldia maiatzaren 7an jokatuko dute Antsoainen eta bertan banatuko dituzte txapelak. 20 urtez azpiko eta kadete mailako lehen jardunaldia ere orduan jokatuko da.
Tartean, apirilaren 30ean Lesakan txapelketa mistoa jokatuko dute (280 kilotan). Amaiurrek hiru talde aterako ditu, bina Beti Gaztek eta Berriozarrek eta bana Antsoainek eta Araxesek.
Maiatzaren 14an, Betelun, emakumezkoen eta gizonezkoen pisu arinetako (235 eta 300 kilo) lehen jardunaldia eta 20 urtez azpiko eta kadete mailako txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dituzte. Emakumezkoen pisu arinean, Araxes A, Araxes B, Amaiur, Berriozar, Beti gazte eta Txantrea arituko dira. Gizonezkoen pisu arinean, aldiz, Amaiur, Berriozar eta Txantreak bina talde aterako dituzte eta Beti Gaztek eta Antsoainek bana.
Azkenik, maiatzaren 21ean jokatuko dute azkeneko jardunaldia Berriozarren. Emakumezkoen 235 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko txapela bertan erabakiko da eta 20 urtez azpikoek eta kadeteek hirugarren jardunaldia, eta jarraian, lehen bi sailkatuen arteko finalak izango dituzte.
Beti Gazte, sokatiran jaun eta jabe, bihar berriro lehian Idiazabalen
Orainarte erakutsitako nagusitasunari segida emanez lesakarrek beste bi txapela janzteko aukera izango dute
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Busturian
640 kiloko gizonezkoak aritu ziren igandean eta Beti Gaztek bere erabateko nagusitasunari eutsi zion
Iraetan jokatu da Binakako Aizkolari Txapelketako laugarren jardunaldia
Iker Vicente- Jesus Maria Mujika bikotea nagusitu da Mikel Larrañaga eta Jon Rekondoren aurka