HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Abian da Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa pasa den larunbatean, maiatzak 1, hasi zen Aulestin, ikuslerik gabe
Aurtengo lehiaketan pisu kategoria bakoitzeko, hiru jardunaldi izango dira. 680 kilokoenak jokatuko dira aurreneko hiru larunbatetan: Aulestin, Azkoitian eta Berriatuan. Ondoren, maiatzaren 22tik aurrera, 640 kiloko taldeek izango dituzte beste hiru jardunaldi: Mutrikun, Hernanin eta Laukizen. 600 kilokoen hiru tiraldi izango dira jarraian, ekainaren 12tik aurrera, eta 560 kilokoen beste hiru jardunaldi azkenik, uztailaren 3an hasita. 580 kiloko talde mistoen tiraldi bat ere aurreikusi dute, uztailaren 24an.
Larunbateko saioari dagokionez, 11:30ean hasi zuten 680 kiloko lehen jardunaldia, non Gaztedi A taldea nagusitu zen, 6 puntu eskuratuta. Bigarrena Goiherri “A” izan zen 5 punturekin, hirugarren Gaztedi “B” 4 punturekin, laugarren Akelarre 2,5 punturekin, bosgarren Mutriku 2,5 punturekin eta seigarren postuan Gaztedi “C” geratu zen puntu bakarra bilduta.
Emaitzak 680 kilo, 1. Jardunaldia Aulesti
Gaztedi “A” 6 puntu
Goiherri “A” 5 puntu
Gaztedi “B” 4 puntu
Akelarre 2,5 puntu
Mutriku 2,5 puntu
Gaztedi “C” 1 puntu
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
III. Euskal Pentatloi Sariaren sailkapen fasea lehiatu zen Azpeitian
Xabier Zaldua, Julen Gabirondo, Xabier Orbegozo Arria V.a, Kepa Peñagarikano, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares izango dira finalean
Aurtengo Euskadiko Aizkora Txapelketak lehiatuko dira
Federazioak iritziz aldatu eta azkenean Euskadiko aizkora txapelketak lehiatuko dira, lehen, bigarren zein hirugarren mailan
Arabako Herri-Kirol txapelketak Laudion
Emakumezkoen zein gizonezkoen txinga eta lokotx-bilketa txapelketak, eta lasto-botatze zein zakularien txapelketak jokatu ziren