HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Abian da Goma gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa
Euskadiko Herri Kirol Federazioak urtarrilean aurreratutakoaren haritik, aurtengo Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira txapelketa martxoan egingo da, asteburu honetan hasita.
Beste hainbat kiroletan bezala, sokatiran ere COVID-19 gaitzak eragindako egoerara egokitu behar izan dituzte lehiaketak eta aurtengoa inoizko motzena izango da, pisu bakoitzeko kategoriari dagokion txapelketa egun bakarrean jokatuko delarik.
Martxoan zehar jokatuko dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita. Jardunaldi guztiak Getxon, FADURAKO 1. Frontoian egingo dira, ateak itxita, ikuslerik gabe eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta.
Larunbat honetan, martxoak 6, arratsaldeko 17:00etan hasiera emango zaio txapelketari, emakumezkoak 540 kilotan eta gizonezkoak 680 kilotan lehiatuko direlarik:
540 kilotan, hiru talde arituko dira: BADAIOTZ (Araba), BETI-GAZTE (Nafarroa) eta IBARRA (Gipuzkoa)
680 kilotan, hiru talde arituko dira: BETI-GAZTE (Nafarroa), MURUETA (Bizkaia) eta IBARRA (Gipuzkoa).
Hurrengo egunean, martxoaren 7an, goizeko 11:30etan, txapelketaren bigarren jardunaldia lehiatuko da. Gizonezkoak 640 kilotan lau talde arituko dira: TXANTREA (Nafarroa), BETI-GAZTE (Nafarroa), MURUETA (Bizkaia) eta IBARRA (Gipuzkoa).
Martxoaren 13an emakumezkoak 500 kilokoan ariko dira. Lesakarrekin batera, Txantrea, Badaiotz, Berriozar, Antsoain eta Ibarra lehiatuko dira.
Martxoaren 20an gizonezkoen 600 kiloko txapela erabakiko da Beti Gazte, Ñapurrak, Txantrea, Berriozar eta Ibarraren artean.
Martxoaren 27an txapelketa mistoa jokatuko dute, 580 kiloko kategorian. Beti Gazte, Txantrea, Berriozar, Antsoain eta Ibarrako neska-mutilak arituko dira.
Martxoaren 28an, azkenik, gizonezkoak pisu arinenean ariko dira, 560 kilotan. Beti Gaztek, Txantreak eta Antsoainek bakarrik aurkeztuko dute zortzikotea.
Lesakako Beti Gazte izango da kategoria eta pisu guztietan zortzikotea aurkeztuko duen talde bakarra. Joan den urtean, zazpi txapeletatik bost lortu zituzten Beti Gazteko lesakarrek Euskal Herriko txapelketan eta aurten ere faborito dira. Gainera. Nafarroako txapel guztiak irabazi berritan aurkeztuko dira Getxon.
Parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira:
GIZONEZKOAK
680 Kilo: Ñapurrak, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
640 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Murueta, Ibarra.
600 Kilo: Ñapurrak, Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Ibarra.
560 Kilo: Txantrea, Beti Gazte,Antsoain
EMAKUMEAK
540 Kilo: Badaiotz, Beti Gazte, Ibarra.
500 Kilo:Txantrea, Badaiotz, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Ibarra
MIXTO 580 kilo
Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain,Ibarra
Eta txapelketako egutegia berriz honakoa:
Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo
Inhar Urruzuno, zortzigarrenez Bizkaiko Harri Txikien txapelduna
Urruzunok 70 (32+17+21) jasoaldi egin zituen, Jon Gisasola Zelai V.ak 56 (23+13+20) eta Julio Jimenezek 45 (20+11+14)
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan
Arabako Trontza Txapelketa Mistoa Artziniegan lehiatu da
Garbiñe Lopez de Uralde- Ion lapazaran (Badaiotz-Barrundia) bikoteak lortu zuen garaipena