EUSKAL PILOTA
Abian da Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketa
Donostiako Grand Slam zesta punta Txapelketaren finala lehiatu zuten pasa den ostiralean, abenduak 4, Karmelo Balda pilotalekuan, non Beaskoetxeak eta Del Riok txapela jantzi zuten, Hormaetxea-Manzisidor bikoari 15-9 eta 15-12 irabazita
Donostiakoa igaro ondoren, zestapuntazaleen hurrengo zita Gernika Gran Slam txapelketa izango da orain, zeina asteazken honetan bertan hasiko den, arratsaldeko 18:00tan, honako norgehiagokak egongo direlarik: ANTXON-ZABALA vs GOENAGA-MANDIOLA eta ARBE-ALDAZABAL vs URKO-DEL RIO.
Udako Grand Slama ezin izan zen egin, ezta “Urriko” Txapelketa ere, baina urtea amaitu aurretik, Gernika Jai Alain zesta-punta profesionaleko txapelketa bat lehiatuko da, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria dena.
Pilotari guztiak ezingo dira Gernikan egon tamalez, batzuk Danian daudelako (Barandika, Aldazabal, Lekerika, e.a.), beste batzuk Miamin ari direlako jokatzen bi hilabetez (Goiko, Lopez eta Erkiaga), eta gainera mugikortasunari jarritako debekuak direla eta, Iparraldeko pilotarien esku hartzea oztopatu dutelako.
Egoera honen aurrean, lekua egongo da baina pilotari gazteentzako, jadanik haien maila erakutsi dutenak Hondarribiako zein Donostiako Grand Slametan, esaterako Manzi mutrikuarra edota Del Rio gasteiztarra.
Gernikako Grand Slamak honako egutegia izango du: finalaurdenak abenduaren 9an izango dira, finalaurrekoak abenduaren 11an eta hilaren 18an lehiatuko da final haundia (ETBk finalerdiak eta finala emitituko ditu).
Beaskoetxea-Manzi eta Hormaetxea-Urtasun bikoteak zuzenean arituko dira finalerdietan. Aurrenekoek, Arbe-Aldazabal eta Urko-Del Rio bikoteen arteko lehiaren irabazlearen aurka jokatuko dute. 20 urte besterik ez dituen Urko Lekerikabeaskoak (Unairen anaia) Aaron Gonzalez de Mataukoren ordez jokatuko du, bikotekide gisa Donostiako txapelketa irabaztetik datorren Julen Del Rio izango duelarik. Esan bezala, Jokin Arbe markinarra eta Aimar Aldazabal berritxuarra izango dituzte aurrez aurre.
Alex Hormaetxea eta Manex Urtasun aldiz, Antxon Alberdi (Etxeberria)-Jon Zabala (Markina-Xemein) vs Jon Goenaga (Mutriku)-Jon Mandiola Markina-Xemein) bikoteen arteko lehiaren irabazlearen aurka arituko dira.
Aldaik eta Mendizabalek osatuko dute Nafarroa Arenako finala
Lizarrak bere emakume pilotariei egin dien omenaldi hunkigarriaren ostean
Hastear da Nafarroako Foru Komunitateko txapelketa gomazko paleta modalitatean
Guztira 54 pilotarik hartuko dute parte, hiru mailatan banatuta: kadeteak, 22 urtez azpikoak eta elitea
Ansa II-Juanenea eta Urriza-Zubiri, finalerdietarako bidean
Aldabe eta Larrañaga aldiz, sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira