EUSKAL PILOTA
Abian da Donostia Grand Slam zesta punta txapelketa
Donostiako Grand Slam Zesta-punta Txapelketa, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria dena, astearte honetan, azaroak 24 hasiko da. Azaroaren 27an ere beste jardunaldia jokatuko da eta azkenik, abenduaren 4an amaiera emango zaio lehiaketari.
Guztira sei bikote arituko dira aurtengo txapelketan, bi multzotan banatuta: A taldean, Beaskoetxea –Del Rio, Antxon-Aldazabal eta Zuloaga-Zabala. B taldean berriz, Hormaetxea- Manci, Arbe-Urtasun eta Aaron-Izagirre.
Azaroaren 24an, finalaurdenak jokatuko dira Karmelo Balda pilotalekuan, Antxon-Aldazabal vs Zuloaga-Zabala (17:00h) eta Arbe-Urtasun vs Aaron-Izagirre (18:00h) neurketak izango direlarik, hain zuzen ere.
Azaroaren 27an, finalerdiak jokatuko dira ordutegi berdinean: arratsaldeko 17:00tan Beaskoetxea-Del Rio bikotea, Antxon-Aldazabal vs Zuloaga-Zabala lehiaren irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak. Ordubete geroago, Hormaetxea eta Mancik, Arbe-Urtasun vs Aaron-Izagirre bikotea izango dute aurkari bigarren finalerdian.
Azkenik, bi finalerdien irabazleek, txapelketako final haundia jokatuko dute abenduaren 4an, arratsaldeko 18:00tatik aurrera.
COVID19 gaitzak sorturiko pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak direla eta, partida guztiak ateak itxita jokatu dira, baina bi finalerdiak zein final haundia ETBn ikusteko aukera egongo da.
Kirol ikuspegitik, haien maila bikaina jadanik Euskal Herrian zein Estatu Batuetan erakutsitako Beaskoetxea, Hormaetxea, Aldazabal eta Urtasun pilotariak dira nabarmentzekoak, baina aurretik etorkizun haundia duten Del Rio, Manci eta Aaron gazteak ahaztu gabe.
Donostiako Grand Slam Txapelketa
Bi taldetan egongo da banatuta lehiaketa:
A Taldea:
Beaskoetxea –Del Rio
Antxon-Aldazabal
Zuloaga-Zabala
B Taldea:
Hormaetxea- Manci
Arbe-Urtasun
Aaron-Izagirre
Azkeneko zesta-punta txapelketa, Hondarribiako Grand Slama izan zen, non Goikoetxea-Irastorza bikotea nagusitu zen, Beaskoetxea eta Lopez bikoteari gailenduta finalean 2-1 (14-15, 15-8 eta 5-3). Guztira sei bikote aritu ziren txapelaren bila: Goiko-Irastorza, Beaskoetxea-Lopez, Barandika-Mancisidor, Olharan-Etcheto, Hormaetxea-Minvielle eta Olha-Del Rio.
Zabalik da 2021eko Lau eta Erdirako izen ematea
Emakume Master Cup bere erroetara itzuliko da
Arrizabalaga-Agirre eta Belmonte-Galeano II.ak jantzi dituzte txapelak Adarragan
Eliteetan, Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek azkenean lortu dute elkarrekin lehen mailako txapelak eskuratzea
Xare Irekien finalerdiak erabakita geratu dira
Irailaren 24an III. San Migel Xare Irekiko finalerdiak izango dira, eta 26an berriz I. Gazteak Xare Irekikoak