EUSKAL PILOTA
Abian da Dania Jai Alaiko zesta denboraldia
Floridako (Amerikako Estatu Batuak) Dania Jai Alai frontoian arituko direnen koadroan 26 pilotari daude gaur egun. Dania Jai Alaiko denboraldi berri honi dagokionez, aurten zazpi hilabetera murriztu dela jakitera eman dute antolatzaileek. Otsailetik maiatzaren amaierara arte jokatuko dute, eta uda ostean, berriro ekingo diote jarduerari.
Denboraldia hasi berritan, pilotalekua itxi behar izan zuten astebetez, COVID19 gaitza detektatzeko frogan bi positibo egon ondoren. Momentuz, Barandika aurrena dago “Most Wins” sailkapenean, 11 garaipen lortuta. Atzetik, Erik Mendizabalek 9 erdietsi ditu, Iturbidek 8, Bailok 6 eta Salegik 6.
Honako puntistek osatzen dute Daniako koadroa, Benny Bueno intendentearen gidaritzapean:
Ibon Aldazabal (Berriatua).
Endika Madarieta Elgezabal (Ispaster).
Gorka Aldazabal Ubilla (Markina-Xemein).
Eñaut Salegi (Markina-Xemein).
Iñaki Goitia (Markina-Xemein).
Ekaitz Mendizabal Goixarri (Mutriku).
Erik Mendizabal (Mutriku).
Aratz Mendizabal Aratz (Mutriku).
Hodei Mintegia Minte (Gernika-Lumo).
Xabi Barandika (Gernika-Lumo).
Unai Lekerika (Gernika-Lumo).
Alain Urbistondo Arta (Donostia).
Manu Ladutxe (Biarritz).
Ortzi Goiri Txasio (Zarautz).
David Iturbide (Noain).
Johan Sorozabal (Biarritz).
Iker Foronda (Gasteiz).
Gorka Sorozabal (Biarritz).
Jairo Baroja (Gasteiz).
Iñaki Urbieta (Zumaia).
Iñigo Gorostola Arrieta (Durango).
Mikel Amigorena (Gasteiz).
Jon Zulaika (Donostia).
Toto (Tijuana, Mexiko).
Nicolas Yeche (Maule-Lextarre).
Ruben Bailo (Noain).
Berritasunen artean, Aratz Mendizabal puntista mutrikuarra dago, izan ere, Dania Jai Alaiko koadroan sartu da. Goixarri III.ak Miamiko Jai Alai frontoian debutatu zuen abenduan, eta azken bi hilabeteetan han jokatu ondoren, Daniako denboraldian parte hartzekoa aukera du oraingoan.
19 urteko pilotari gazteak, berritasun modura, atzelari ordez aurrelari modura jokatuko du. Aratz izena eta 89 zenbakia eramango ditu soinean. Goixarri izenarekin Danian jokatzen duen Ekaitz Mendizabalen anaia gazteena da Aratz. Biak Iñaki Mendizabal Goixarri pilotariaren eta Itziar Lete Gipuzkoako Pilota Federazioko presidentearen semeak dira.
Iker Espinal da kaiolako Elite lehiaketako txapeldun berria
Iker Espinalek 22-18 irabazi zion finala Gaizka Karregali
Oriamendi Torneoan atzeratutako partidua jokatu zen asteartean
Mirubia eta Martirenak mendean hartu zuten Etxarri-Zubiri bikotea 40-39
Urtasun, Prim eta Maia, XXI. Paxaka txapelketan garaile
Urtasun, Prim eta Maiak 9-8 irabazi zieten Irigoien Mindegia eta Itoitzi paxaka txapelketaren finalean