EUSKAL PILOTA
Abian da aurtengo Laxoa Txapelketa
Ostiral honetan hasi da XLII. Baztan – Erreka Laxoa Txapelketa. Aurten, beste urteetan ez bezala, txapelketari pixka bat beranduago eman zaio hasiera. Hala ere, urteroko formatu berdina mantendu da: ligaxka lehenik, gero final laurdenak eta final erdiak, eta azkenik, final handia.
Aurtengo txapelketan 10 taldek parte hartzen dute, bi multzotan banaturik. Doneztebeko lau talde, Iruritako hiru talde, Arraiozko bi talde eta Oizko talde bakarra daude txapelketan.
Asteburu honetan jokatu dira Baztan – Errekako Laxoa Txapelketako lehenengo 2 jardunaldiak, ostiral, larunbat eta igandean. Aipatu behar da, ostiral honetarako euri prebisioak zeudela ikusita, Arraioz Zubiondo eta Irurita Olarik bere partidua aurreratu zutela eta dagoeneko jokatu dela, 7–9ko emaitzarekin Iruritarrentzat garaipena izanik.
Emaitzei dagokionez, A multzoan, Irurita Miguelene, iazko txapeldunak, txapelketa gogotsu hasi zuen, 9 eta 1eko garaipena lortuz Doneztebe Titiren aurka. B multzoan, aipatzekoa ere Irurita Olarik jokatutako bi partidak irabazi zituela eta Doneztebe The Momment-ek garaipena lortu zuela 1 eta 9ko emaitzarekin.
2022 Laxoa txapelketa | 1 eta 2 jardunaldiak | Apirilak 22 – 24
EMAITZAK
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Irurita Miguelene vs Doneztebe Titi 9 – 1
Arraioz Sagardia vs Doneztebe Apeztegia Atzeratua (maiatzak 4)
B MULTZOA
Doneztebe The Moment vs Irurita Arkupe Atzeratua
Arraioz Zubiondoa vs Irurita Olari 7 – 9
- JARDUNALDIA
A MULTZOA
Doneztebe Titi vs Arraioz Sagardia 8 – 9
Doneztebe Apezteguia vs Oiz 9 – 7
B MULTZOA
Doneztebe Amezti vs Doneztebe The Moment 1 – 9
Irurita Arkupe vs Irurita Olari 5 – 9
LIGAXKAKO SAILKAPENA
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Euskal Pilota Selekzioa pozik Europako “llargues” txapelketan egindakoarekin
Euskal Pilota Selekzioak itxura bikaina eman du Europako kluben arteko Llargues Champions 2019 txapelketan
Euskal Pilota Selekzioak parte hartuko du Europako “llargues” txapelketan
Asteburu honetan jokatuko da Italiako Toscana eskualdean
Euskal Pilotak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu diote Euskal Pilotaren ordezkariek Euskal Pilota Nazioarteko Federazioari